Chrysanthia viridissima

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chrysanthia viridissima
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaOedemeridae
GeneroaChrysanthia
Espeziea Chrysanthia viridissima
Linnaeus, 1758

Chrysanthia viridissima edemeridoen familiako kakalardoa da. Europa guztian zabaldurik dago, baita Euskal Herrian ere[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakalardo txikia da, 7-10 mm hartzen baititu gehienez. Gorputz biguna eta luzanga du, burua ere luzea da. Baraila bifidoak ditu eta antena luze filiformeak ditu hamaika segmentuz osatuak. Pronotoa ere luzanga da, bihotz itxurakoa[2].

Gorputzak kolore metalikoak ditu, berde edo kobre distira dutenak, eta oso puntukatuak dira. Espeziearen viridissima izena latinetik dator eta "oso berdea" esan nahi du euskaraz. Hakak eta adarrak ilunak dira.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa guztian aurkitzen da, Iberiar penintsulatik Errusiaraino eta Balkanetaraino[3]. Lore ugari dituzten zelaiak eta koniferoen basoak atsegin ditu[2].

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakalardo helduak uda aldean ikusten dira, maiatzetik uztailera. Apiazeoen loreetako polenaz eta nektarraz elikatzen dira. Arrautzak usteltzen ari diren enbor edo sustraietan jartzen dituzte eta handik jaiotzen diren beldarrak xilofagoak dira[4].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b «Chrysanthia viridissima | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
  3. «Fauna Europaea : Taxon Details» web.archive.org 2012-10-19 (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
  4. (Gaztelaniaz) Magazine, Waste. «Guía de insectos en Waste Magazine» Waste Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]