Chuichi Nagumo
Itxura
Chuichi Nagumo (1887ko martxoaren 25a - † 1944ko uztailaren 6a) Japoniar armadako almirantea izan zen. Haren ekintzen artean, Pearl Harborreko erasoa eta Midwayko gudua aipatzekoak dira. Askotan kritikatu zazkiio zuhurtasun handiegia eta erasokortasun falta: batzuek pentsatzen dute Pearl Harborreko erasoa ez zuela behar zuen bezala aprobetxatu eta erasoaldi gehiago egin behar zituela, kaian zeuden itsasontziak erabat txikitzeko. Midwayko guduan ere haren zuhurtasunak eta epelkeriak porrot izugarrira bultzatu zuten. Hala ere, Pearl Harborreko erasoa egin ondoren, Japonian heroitzat hartu zuten.