Edukira joan

Cicely Popplewell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cicely Popplewell
Bizitza
JaiotzaStockport1920ko urriaren 29a
HeriotzaBuxton1995eko ekainaren 20a (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
Girton College (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksoftware ingeniaria
Enplegatzailea(k)Manchesterreko Unibertsitatea
InfluentziakAlan Turing
KidetzaWomen's Engineering Society (en) Itzuli

Cicely Mary Williams, jaiotzaz Cicely Popplewell (Stockport, Erresuma Batua, 1920ko urriaren 29a - Buxto, Erresuma Batua, 1995ko ekainaren 20a) software-ingeniari britainiarra izan zen, Alan Turingekin lan egin zuen Manchester Mark 1ean.[1][2][3]

Popplewell 1920an jaio zen Stockton-on-Teesen. Haren gurasoak Bessie eta Alfred Popplewell izan ziren. Neskentzako Sherbrook Eskola Pribatura joan zen.[4] Matematika ikasi zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Txartel zulatudun estatistikekin lan egin zuen.[5] Brunsviga izeneko Odhnerren aritmometroaren idazmahaiko kalkulagailuan aditua izan zen.[6]

1942an Cambridgeko Unibertsitateko Girton College Arteetako gradua lortu zuen, eta 1949an Arteetako maisutza.[7][8]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cicely Williamsen egunkariaren eta koadernoaren laburpena
Cicely Williamsen egunkariaren eta koadernoaren laburpena, 1942ko martxoaren 11tik apirilaren 5era bitartean idatzia.

1949an Popplewell Alan Turingekin elkartu zen Mánchesterreko Unibertsitateko Makinen Ikaskuntzako departamentuan, prototipo-ordenagailu bat programatzen laguntzeko.[9][10] Mánchesterko Unibertsitateko Audrey Bates matematikako lizentziadunaren ondoan jardun zuen lanean.[11] Lehen funtzioa Mánchester Mark 1 prototipoarentzako liburutegi bat sortzea izan zen.[12] Liburutegi horretan funtzio matematikoak ebazteko programak sartzen ziren.[12] Izpien Trazadura landu zuen.[12] Elkarrekin, Ferranti Mark 1erako programazio-lengoaia diseinatu zuten. 1951n Programatzaileen Eskuliburua idatzi zuen.[13][14][15] Turingek Scheme A sistema eragile primitiboan lan egiten zuen bitartean, 1952an Popplewellek Scheme B proposatu zuen, zenbaki hamartarrak onartzen zituena.[16][17]

1961eanvPopplewellek lehen programazio eskola eman zuen Argentinan, Buenos Airesko Unibertsitatean. Bertan, Ernesto García Camarero informatikariarekin batera aritu zen, zeinek unibertsitate hartan programatzaileak prestatzen jarraitu zuen.[18] Haren klasean Cecilia Berditevski informatikaria zegoen.[18] Britainiar Kontseiluaren sostengu ekonomikoa jasotzen zuen.[19] 1962an Popplewellek Informazioaren prozesamendua (Information Processing) liburua argitaratu zuen .[20]

Argitaratutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1951n Programatzaileen Eskuliburua.[13]
  • 1962an Informazioaren prozesamendua (Information Processing).[20]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969an, Popplewell George Keith Williamsekin ezkondu zen Chapel-en-Le-Frith herrian.[21] 1995ean hil zen Buxtonen, Ingalaterran.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Las mujeres de Clementina» Departamento de Computación (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Cipe: mi tía abuela, y también la primera programadora de una computadora en la Argentina» LA NACION 2023-01-05 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  3. (Gaztelaniaz) www.eldia.com, Diario El Dia de La Plata. «Diario El Dia de La Plata www.eldia.com» www.eldia.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  4. «Greaves Hall - The history of Greaves Hall, Banks, Nr Southport» northmeols.com.
  5. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako
  6. «Interview:David, Mike» chilton-computing.org.uk.
  7. https://twitter.com/theul/status/1076092273933340673
  8. «The Cambridge University list of members» cam.ac.uk.
  9. «The Manchester Mark 1 (Digital 60)» curation.cs.manchester.ac.uk.
  10. Anon. Catalogue of historical computer documents donated by Professor D B G Edwards. .
  11. «Alan Turing Scrapbook - Manchester Computers» turing.org.uk.
  12. a b c Campbell-Kelly, Martin. (1980). «Programming the Mark I: Early Programming Activity at the University of Manchester» IEEE Annals of the History of Computing 2 (2): 130–168.  doi:10.1109/mahc.1980.10018. ISSN 1058-6180..
  13. a b «Turing Manual» curation.cs.manchester.ac.uk.
  14. «Alan Turing - Mathematician, war time code breaker, pioneer of computer science and in charge of Hut 8» 1stassociated.co.uk.
  15. «HOPL» hopl.info.
  16. «The Rutherford Journal - The New Zealand Journal for the History and Philosophy of Science and Technology» rutherfordjournal.org.
  17. «Full text of "A history of Manchester computers (book)"» archive.org.
  18. a b Berdichevsky, Cecilia. «The Beginning of Computer Science in Argentina — Clementina - (1961–1966)» IFIP International Federation for Information Processing (Springer US): 203–215.  doi:10.1007/978-0-387-34741-7_15. ISBN 9780387346373..
  19. Carnota, Raul Jorge. (2015). «The Beginning of Computer Science in Argentina and the Calculus Institute, 1957-1970» IEEE Annals of the History of Computing 37 (4): 40–52.  doi:10.1109/mahc.2015.34. ISSN 1058-6180..
  20. a b «Information Processing 1962: Amazon.co.uk: Cicely M Popplewell: Books» amazon.co.uk.
  21. «Ancestry - Sign In» ancestry.com.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]