Clara Galle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clara Galle
Bizitza
JaiotzaIruñea2002ko apirilaren 15a (22 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Plaza de la Cruz BHI
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, dantzaria eta modeloa
Pisua58 kilogramo
Altuera170 zentimetro

IMDB: nm12494183 Allocine: 933681 Rottentomatoes: celebrity/clara_galle
Twitter: claaragalle Instagram: claaragalle Edit the value on Wikidata

Clara Huete Sánchez (Iruñea, 2002ko apirilaren 15a), Clara Galle izen artistikoz ezaguna, nafar modelo eta aktorea da, zineman eta telebista aritutakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik erakutsi zuen interpretazioaren munduarekiko interesa, eta, horregatik, arte-eszenikoen batxilergoa egin zuen Plaza de la Cruz Institutuan, dantza garaikideko eta hiri-dantzako eskolak emateaz gain. 2019ko apirilean, Emma Roberts protagonista zuen Tous etxeko Gabonetako kanpainarako lehen iragarkia filmatu zuen. Andorrako turismo kanpainetan eta Fantako spot batean ere lan egin zuen. Gainera, bere jaioterriko, Iruñeko, arropa dendetako irudia izan da, eta Nyx, Arizona Vintage eta Kaotiko markekin kolaboratu du. 2020an Madrilera joan zen, Madrilgo Complutense Unibertsitatean Artearen Historia ikastera.

2021eko apirilean Netflixek Ariana Godoyren izen bereko eleberrian oinarritutako A través de mi ventana pelikularako fitxatu zuela baieztatu egin zen eta lehen esperientzia izan zuen pantaila handian. Hilabete geroago, maiatzean, Amazon Prime Videok El internado: Las Cumbres telesailaren bigarren denboraldiko fitxatu zuela jakinarazi zuten. Telesailean Evaren papera egin zuen. 2021eko urrian Sebastián Yatraren «Tacones rojos» singlearen bideokliparen protagonista izan zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharra(k)
2022 A través de mi ventana Raquel Mendoza Protagonista

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila Pertsonaia Hedabidea Oharra(k)
2022 El internado: Las Cumbres Eva Merino Amazon Prime Video Bigarren mailakoa (2. denboraldia)

Bideo-klipak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Abestia Artista
2021 «Tacones rojos» Sebastián Yatra


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.