Plaza de la Cruz BHI
Plaza de la Cruz BHI | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Bigarren Hezkuntzako Institutua eta eraikina |
Herrialdea | Espainia |
Kudeatzailea | Hezkuntza kontseilaritza |
Historia | |
Sorrera | 1845eko azaroaren 18a |
webgune ofiziala |
Plaza de la Cruz Batxilergo Heziketako Institutua Iruñeko izen bereko plazan dagoen bigarren mailako heziketako institutu eta ikastetxe bat da. 1845eko azaroaren 18an inauguratua, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaritzak kudeatzen du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Institutuak Nafarroa osoko liburutegi garrantzitsuenetako bat izan zen garai batean, eta Mendizabalen desamortizaziotik zetozen dokumentuak hartu zituen. Geroago, zeregin hori Nafarroako Liburutegi Nagusiari eta Nafarroako Artxibo Orokorrari dagokie.[1]
Institutuak hainbat etapa igaro ditu, baina esanguratsuenetako bat 1939an gertatu zen, institutua sexuaren arabera banatu zenean. Alde batetik Radako Ximenez Institutua (Errodrigo Semenoitz Arradakoa artzapezpikuaren omenez) mutilentzat eta beste aldetik Vianako Printzea Institutua (Vianako Printzearen omenez) neskentzat. 1995ean berriro fusionatu zen.
1971n gaueko klaseak ezarri zituzten, ikasleei arratsaldeetan klasera joateko aukera ematen ziena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «La vida del IES Plaza de la Cruz recogida en una exposición» Diario de Navarra 2020/11/13.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |