Emma Roberts

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emma Roberts
Emma Robert 2016 Comic Con.jpg
Bizitza
Izen osoa Emma Rose Roberts
Jaiotza Rhinebeck (New York)1991ko otsailaren 10a (28 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Aita Eric Roberts
Bikotea(k) Garrett Hedlund
Familia
Hezkuntza
Heziketa Sarah Lawrence College Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, abeslaria, modeloa, telebista-aktorea, zinema aktorea, ahots-aktorea eta fashion model Itzuli
Genero artistikoa popa
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Columbia Records
IMDb nm0731075
www.emmaroberts.net

Emma Rose Roberts (Rhinebeck, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1991ko otsailaren 10a) aktorea da. Eric Roberts aktorearen alaba eta Julia Roberts aktorearen iloba da.

Lehenengo Urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rhinebeck herrian jaio zen (New York, Estatu Batuak). Bere gurasoak Eric Roberts eta Kelly Cunnigham dira. Bere gurasoak ez ziren ezkondu euren artean, beraz, bakoitzak bere bizitza berregin zuen. Eric Roberts Julia Robertsen eta Lisa Robertsen neba da eta Eliza Garreten senarra. Kelly Cunnigham Kelly Nickelsekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuen, Grace Nickels. Horrez gain, Robertsek beste bi neba ditu, Morgan eta Keaton Simons. Roberts Archer School for Girls eskolara joan zen, Brentwooden (Kalifornia). Han bi urtez baino ez zen izan. Geroago, baina, irakasle partikular baten bidez ikasi zuen.

2001—2003: Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik, Emma Roberts bere izeba Julia Robertsekin joaten zen platoetara. Handik datorkio aktore izateko nahia. Hasiera batean, amak ez zion onartu, bere alabak bizitza normala izan zezan nahi baitzuen. Blow filmarekin hasi zen, 9 urterekin.

2001ean, Big Love eta America's Sweethearts filmetan agerpen laburrak izan zituen. Aurrerago, Grand Champion eta Spymate filmetan ere agertu zen.

2004—2007: Unfabulous[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 urterekin Addie Singerren papera lortu zuen Unfabuluos telesailean. Fama handia izan zuena. Gainera, telesail horretako diskorako Emma Roberts izan zen abeslari.

2006an, Aquamarine filmean agertu zen. Bi neskak (Roberts eta JoJo) lamia bat aurkitzen dute (Sara Paxton) eta haren adiskide egiten dira. Film horri esker Robertsek Young Artist Award bat lortu zuen 2007an. Urte berean, bere lan berria argitara atera zen, Nancy Drew. Hor, detektibe aritzen da.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak
Urtea Izenburua Paperak Oharrak
2001 BigLove Delilah
Blow Joven Kristina Jung
America's Sweethearts Kirol oinetako moredun neska
2002 Grand Champion Protagonistaren arreba
2006 Spymate Amelia Muggins
Aquamarine Claire Brown Protagonista
2007 Nancy Drew Nancy Drew
2008 The Flight Before Christmas Wilma Ahotsa
Wild Child Poppy Moore Paper nagusia
2009 Hotel For Dogs Andi
Lymelife Adrianna Bragg
The Winning Season Abbie Paper laguntzailea
2010 Valentine's Day Grace Smart
4.3.2.1 Joanne
Twelve Molly Norton
Memoirs of a Teenage Amnesiac Alice Leeds Papel de apoyo
It's Kind of a Funny Story Noelle
A Great Education Liza
What's Wrong with Virginia Jessie Tipton
2011 Scream 4 Jill Roberts Paper antagonikoa
Homework Sally Paper nagusia
Thirteen Reasons Why TBA Filmatzeke
The Art of Getting By Sally
Telebista
Urtea Izenburua Papera Oharrak
20042007 Unfabulous Addie Singer Protagonista
2004 Drake & Josh Addie Gonbidatua
2010 Jonas L.A. Bere burua Gonbidatua, atala: "House Party"
Take Two with Phineas and Ferb Bere burua Gonbidatua

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emma Roberts Aldatu lotura Wikidatan