Claude Chevalley

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:30, 25 urtarrila 2016
Y. Akizuki, C. Chevalley eta A. Kobori

Claude Chevalley (Johannesburgo, 1909ko otsailaren 11 - Paris, 1984ko ekainaren 28a) frantses matematikaria izan zen. Bourbaki taldearen sortzaileetako bat izan zen. Irakasle aritu zen Estatu Batuetan (Princeton eta Columbia) eta Frantzian (Parisko Zientzietako Fakultatea, Vincennesko Unibertsitatea). Chevalleyk lan nagusiak multzoen teoriaren inguruan egin zituen, batez ere, multzo aljebraikoen inguruan, baina baita zenbakien teoriaren eta geometria aljebraikoaren inguruan ere. Garrantzizko lana egin zuen aljebra modernoan, eta Lieren multzoen eta aljebren inguruan egin zituen lanengatik nabarmendu zen. Izan ere, Chevalleyk Lieren multzoen inguruan egin zituen lanak lagungarri izan dira gaur egungo aljebra metodoen garrantzia eta eraginkortasuna neurtzeko. Chevalleyren Fundamental Concepts of Algebra (1956) lana ezinbestekoa izan da aljebraren gaur egungo kontzeptuak ulertzeko.

Erreferentziak


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.