Edukira joan

Clickbait

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clickbaitari erreferentzia egiten dion kaleko artea.

Clickbait ingelesezko neologismo bat da (ingelesez bait horrek beita, karnata, amuetan erabiltzen den jakia adierazten du). Gutxiespen-hitz bezala erabiltzen da Interneteko zenbait eduki deskribatzeko; benetako helburu nagusia, ordea, erabiltzaileek loturetan klik egin eta orrialde jakin batera bideratzea da. Horretarako, jakin-mina piztu eta jakin-min hori asetzera bultzatzen duten izenburuak erabiltzen dituzte, elementu morbosoekin erlazionatutakoak sarritan.[1][2][3]

Clickbaitaren oinarria klikaren diktadura deiturikoa da. Hain zuzen, teknologia berriek komunikabideetan eragin handia izan dute eta erabat aldatu dira. Iragarleek komunikabideen audientzia hartzen dute kontuan beraien iragarkiak jartzeko eta iragarkien prezioa ere audientzia horren baitan zehazten da. Lehen ez bezala, komunikabide baten audientzia klik kopuruekin lotzen da eta beraien diru sarrera nagusietako bat iragarkiak izanik, egoera honek clickbaita bultzatzen du.[4][5]

Audientzia handiena lortzea izanik helburua, sare sozialak nabarmen erabiltzen dira clickbaiterako. Eduki hauek sare sozialaren kalitatea ez kaltetzeko, ordea, 2014ko abuztuan Facebook-ek iragarri zuen neurriak hartuko zituela clickbait albisteen impaktua gutxitzeko bere sare sozialean[6]. Hau lortzeko, beste parametro batzuen artean, erabiltzaileek orrialde barruan igarotzen zuten denbora kontuan hartuko zutela iragarri zuten, beste edukien artean clickbaitak bereizteko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-08-09). «Klik bat gutxiago» GARA (kontsulta data: 2018-02-27).
  2. (Ingelesez) Ingram, Mathew. (2014-04-01). «The internet didn’t invent viral content or clickbait journalism — there’s just more of it now, and it happens faster» gigaom.com (kontsulta data: 2018-02-27).
  3. (Ingelesez) «Mind the ‘curiosity gap’: How can Upworthy be ‘noble’ and right when its clickbait headlines feel so wrong?» National Post 2014-05-23 (kontsulta data: 2018-02-27).
  4. Semana. «La tiranía del click» La presión que los medios de comunicación tienen por tener clicks (kontsulta data: 2018-02-27).
  5. (Gaztelaniaz) Arranz, Rubén. «La dictadura del 'clic', o de cómo vender amarillismo y casquería por audiencia» Vozpópuli (kontsulta data: 2018-02-27).
  6. (Ingelesez) Visentin, Lisa. (2014-08-26). «Facebook wages war on click-bait» The Sydney Morning Herald (kontsulta data: 2018-02-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egia-ostea

Marketin biral

Kazetaritza hori

Sentsazionalismoa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]