Egia-ostea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Egia-ostea edo post-egia (ingelesez: Post-truth edo post-factual politics) 2016an sortutako neologismo bat da, eta politikan emozioak eta sentimenduak egiari gailentzen zaizkiola adierazteko erabiltzen da.[1] Kultura politiko baten isla da zeinetan eztabaidetan emozioak lehenesten diren politikaren xehetasunen gainetik. Hala, egitate faktualak alboratuak geratzen dira. Terminoaren zentzu tenporala (ostea) gailentzea edo gainditzea aldaeran ulertu behar da batez ere, hau da, egiaren ondoren gertatzen dena baino, egia bera gainditutzat jotzen da termino honen funtsa, dagoeneko egia ez baita garrantzizkoa.[2] Egia-ostea eta egia faltsifikatzea edo manipulatzea ez dira berez gauza berdina, izan ere, kontzeptu berri honetan egia bigarren maila batean geratzen baita. Bizitza politikoaren aspaldiko kontua den arren, interneten zabalkundetik hona nabarmenagoa den gertaera da. Terminoaren jatorria 2010ean dago eta David Roberts blogariari egozten zaio. Adituen ustetan, egia-ostearen gorakadarako hiru faktoreak hauek arteko konbinazioa gertatu da: 24 orduko albiste zikloak, albisteen arteko desoreka eta sare sozialen ubikuitate hazkorra.[3][4][5][6][7] 2016an Oxford hiztegiak Urteko Hitza izendatu zuen, izan ere, Britainia Handiko Brexita eta AEBko presidentea aukeratzeko hauteskundeetan oso nabarmena egin zen.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   «Egia ostea» Berria . Noiz kontsultatua: 2017-01-11 .
  2. a b   Aizpuru, Ramon Etxezarreta (2017-01-02) «PGrakoak: POS2016» PGrakoak . Noiz kontsultatua: 2017-01-11 .
  3. (Ingelesez)  «Life in post-truth times: What we share with the Brexit campaign and Trump» Times of India Blog . Noiz kontsultatua: 2017-01-11 .
  4. (Ingelesez)  Connor, John (2014-07-18) «Tony Abbott's carbon tax outrage signals nadir of post-truth politics» The Age . Noiz kontsultatua: 2017-01-11 .
  5. (Ingelesez)  Alcorn, Gay «Facts are futile in an era of post-truth politics» The Age . Noiz kontsultatua: 2017-01-11 .
  6. (Ingelesez)  «Yes, I’d lie to you» The Economist . Noiz kontsultatua: 2017-01-11 .
  7. (Ingelesez)  «Free speech has met social media, with revolutionary results», New Scientist, 2016-06-01, . Noiz kontsultatua: 2016-07-11 .