Club Deportivo Alcoyano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Deportivo Alcoyano
Sorrera1928
Futbol zelaiaEl Collao estadioa
edukiera: 4.850 lagun
inaugurazioa: 1921
PresidenteaEspainia Juan Serrano Morillas
EntrenatzaileaEspainia Vicente Parras
Liga1. maila RFEF
2021-2211.a (II multzoa)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1945. urteko taldea, lehen mailan.
2. mailako garaikurra.

Club Deportivo Alcoyano futbol talde alacantarra da, 1928an Alcoi hirian sortutakoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alcoien bazen kirol talde garrantzitsu bat, Sociedad Boxing Club Deportivo Alcoyano eta honen futbol atalak talde indartusei partidak irabazi zizkien. 1928an futbol taldea banatzea erabaki eta Club Deportivo Alcoyano sortu zuten.

1942an Bigarren Mailara igotzea lortu zuen eta 1945ean txapeldun geldituta lehen mailara igo zen. Urtebeterako izan zen baina 1947an berriz ere Bigarren mailako txapeldun gelditu eta Lehen mailara itzuli zen. Bi denboraldi egin zituen goren mailan. Berriz ere urtebete bigarren mailan egin eta Lehen mailara igo zen, oraingoan ere urtebeterako.

1969tik aurrera bigarren B eta Hirugarren mailaren artean ibili da. 2011-12 denboraldia Bigarren mailan egin zuen. 2019an hirugarren mailara jaitsi zen baina hurrengo urtean txapeldun izan eta 2.B mailara itzuli zen. Igo berria izanik 2020-21 denboraldiko Kopa txapelketan Real Madril kanporatu zuen final 1/16etan.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022-23 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 4
  • Denboraldiak 2. mailan: 12
  • Denboraldiak 2. B mailan: 29
  • 1. maila RFEF: 2
  • 2. maila RFEF: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 31
  • Ligako posturik onena: 10.a Lehen mailan (1947-48)

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2004-05 3 2. B Maila 7.a -
2005-06 3 2. B Maila 5.a -
2006-07 3 2. B Maila 3.a
2007-08 3 2. B Maila 9.a -
2008-09 3 2. B Maila 1.a (III multzoa) -
2009-10 3 2. B Maila 4.a -
2010-11 3 2. B Maila 3.a 2. itzulia
2011-12 2 Bigarren maila 21.a 3. itzulia
2012-13 3 2. B Maila 4.a 1/32
2013-14 3 2. B Maila 6.a 1. itzulia
2014-15 3 2. B Maila 6.a 1/32
2015-16 3 2. B Maila 6.a 1. itzulia
2016-17 3 2. B Maila 2.a (III multzoa) 2. itzulia
2017-18 3 2. B Maila 13.a 2. itzulia
2018-19 3 2. B Maila 16.a (jeitsi)
2019-20 4 Hirugarren Maila 1.a (igo)
2020-21 3 2. B Maila 2.a/5.a 1/8
2021-22 3 1. maila RFEF 11.a 1/16
2022-23 3 1. maila RFEF

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1944-45, 1946-47, 1950-51

2008-09 (III multzoa)

1948

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]