Club Deportivo Toledo
Ezizena(k) | Berdeak | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1939 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Salto del Caballo edukiera: 5.500 lagun inaugurazioa: 1973 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Hirugarren maila RFEF | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 2. RFEF, 18.a (jeitsi) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Club Deportivo Toledo futbol talde gaztela-mantxarra da, 1939an Toledo hirian sortutakoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toledon Infanteriaren akademia egonik XX mende hasieratik izan ziren futbol partidak hirian eta hainbat talde sortu ziren, hala nola, Sociedad Gimnástica, Racing Club de Toledo, Fábrica Nacional de Armas, Academia de Infantería, Academía de Ingenieros... Guztiak bateratu nahian 1928an Sociedad de Foot-ball Toledo sortu zen. 1932an federatu zenean Toledo Foot-ball Club izena hartu zuen eta 1941 urtean Club Deportivo Toledo bihurtu zen.
XX mendean zehar hirugarren mailan aritu zen harik eta 1989an bigarren B mailara igotzea lortu zuen arte. 1993an bigarren mailara igo zen eta lehenengo denboraldian 4. postua eskuratu zuen. Zazpi urte egin zituen bertan. 2000 urtean maila galdu zuenetik bigarren B maila eta hirugarren mailaren artean ibili da.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022-23 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 0
- Denboraldiak 2. mailan: 7
- Denboraldiak 2. B mailan: 14
- Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 0
- Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 1
- Denboraldiak 3. mailan: 41
- Denboraldiak Hirugarren maila RFEFn: 1
- Ligako posturik onena: 4.a Bigarren mailan (1993-94)
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Maila | Postua | Errege Kopa |
---|---|---|---|
2004-05 | Hirugarren Maila | 10.a | - |
2005-06 | Hirugarren Maila | 3.a | - |
2006-07 | Hirugarren Maila | 3.a | - |
2007-08 | Hirugarren Maila | 1.a | - |
2008-09 | Hirugarren Maila | 1.a | 1/64 |
2009-10 | 2. B Maila | 16.a | 1. itzulia |
2010-11 | Hirugarren Maila | 1.a | - |
2011-12 | 2. B Maila | 17.a | - |
2012-13 | Hirugarren Maila | 1.a | - |
2013-14 | 2. B Maila | 3.a | 1. itzulia |
2014-15 | 2. B Maila | 9.a | 1. itzulia |
2015-16 | 2. B Maila | 4.a | - |
2016-17 | 2. B Maila | 2.a (II multzoa) | 1/32 |
2017-18 | 2. B Maila | 17.a | 1. itzulia |
2018-19 | Hirugarren Maila | 4.a | - |
2019-20 | Hirugarren Maila | 4.a | - |
2020-21 | Hirugarren Maila | 2.a/3.a | - |
2021-22 | Bigarren maila RFEF | 18.a | |
2022-23 | Hirugarren maila RFEF |
Irabazitako txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako txapelketak: 7
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bigarren maila: 0 laugarren 1994an.
- Bigarren B maila: 0 hirugarren 1993 eta 2014an.
- Hirugarren maila: 7 1950, 1989, 1992, 2008, 2009, 2011, 2013
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Toledoren webgune ofiziala