Hirugarren maila RFEF
Hirugarren maila RFEF Tercera División RFEF | |
---|---|
Antolatzailea | Liga Nacional de Fútbol Profesional |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 2021-22 |
Eremua | ![]() |
Taldeak | 320 |
Maila | 5 |
Igoera | Bigarren maila RFEF-ra |
Jeitsiera | Erregionalera |
Txapelduna | IV multzoa (2023): Barakaldo XV multzoa (2023): Valle de Egüés XVI multzoa (2023): Náxara |
Webgunea | www.lfp.es |
Hirugarren maila RFEF txapelketa ez profesionala da, Espainiako liga sistemari dagokionez 5. kategoria. Bigarren maila RFEF eta Erregional Preferentearen artean dago kokaturik. 2021-22 izan zuen aurreneko denboraldia.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019-2020 denboraldia 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz etenda gelditu zen. Maiatzaren 6an erabaki zen liga ez berrekitea eta sailkapenak une horretan zeuden bezala uztea. Multzo bakoitzeko aurreneko laurek igoera play-offak jokatu zituzten elkarren artean eta bakarra igo zen Bigarren B mailara. Ez zen jaitsierarik izan baina azpiko mailetatik taldeak igo ziren, IV taldean probintzia bakoitzeko bana eta XV multzoan Lehen Autonomikotik hiru[1]. Horren ondorioz talde kopurua handitu egin da 2020-21 denboraldirako eta txapelketak egitura berezia hartu zuen. Bi fasetan jokatu zen. Lehenengo fasean 11 taldetako bi multzo osatu ziren. Bigarren fasean multzo bakoitzeko hiru talde onenek igoera fasea jokatu zuten eta azkenengo bostek jaitsiera fasea.
Bigarren B maila desagertu egin zen eta haren tokian bi maila berri sortu ziren, Lehen maila RFEF (Espainiako liga sisteman hirugarrena) eta Bigarren maila RFEF (Espainiako liga sisteman laugarrena).
Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordura arteko Hirugarren mailak zituen multzo berak mantendu zituen. Euskal taldeak hiru multzotan zeuden kokatuta:
- IV multzoa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa
- XV multzoa: Nafarroa
- XVI multzoa: Errioxa (tartean Arabako SD Oyonesa eta Nafarroako CD Vianés)
Multzo bakoitzeko txapelduna 2. maila RFEF-ra igotzen da, 2. eta 5. postuen artean jokaturikoek igoera play-offak jokatzen dituzte. Azken bostek maila galtzen dute. Horretaz gain aurreneko biak Errege Kopa jokatzeko sailkatzen dira.
Txapeldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denboraldia | IV multzoa | XV multzoa | XVI multzoa |
---|---|---|---|
2021-22 | Deportivo Alaves B | Atlético Cirbonero | CD Arnedo |
2022-23 | Barakaldo | Valle de Egüés | Náxara |
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Segunda B y Tercera tendrán ascensos pero no descensos» La Vanguardia 2020-05-06 (Noiz kontsultatua: 2020-09-12).