Edukira joan

Club de Remo Pontejos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club de Remo Pontejos
Sorrera1964
HerriaEspainia Marina de Cudeyo, Kantabria
Lehendakaria?
Entrenatzailea?
Patroia(k)?
Kolorea(k)          urdina eta zuria
Trainerua     Jose Luis Valdueza
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Kantabriako Txapelketa
2025: Kontxaez
2024: Ligaez
Webguneawww.facebook.com

Club de Remo Pontejos (euskaraz: Pontejos Arraun Kluba) Marina de Cudeyoko Pontejos auzoko arraun taldea zen. Egun KAE Ligan aritutakoa, Jose Luis Valdueza zen bere traineruaren izena.

Tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartu izan du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan.

Elkartea 1964ko apirilaren 18an sortu zuten baina 1994 arte ez zuen trainerua atera[1]. Zuzendaritza taldeko kide batzuk ez zuten begi onez ikusi trainerua atera eta eliteko taldea bihurtzea eta 1995ean taldea banatu eta harrobiarekin lan egingo zuen talde berria osatu zuten, Club de Remo San Pantaleón.[2]

CR Pontejosek aurrera jarraitu zuen bere traineruaren proiektuarekin eta emaitzak onak izan zituen, hainbat bandera irabazi eta txapelketa garrantzitsuak jokatuz, hala Espainiako txapelketak eta KAE Ligak. Urterik onenak 2005, 2006 eta 2007 izan ziren, bandera ugari irabazi eta Kantabriako txapelketan hirugarren egiteaz gain KAE Ligako seigarrena izan baitzen bi aldiz. 2006an Espainiako Txapelketan laugarren egin zuen[3]. 2008an, arazo ekonomikoak zirela eta ezin izan zuen KAE Ligan parte hartu eta desegin zen.

Gaur egun Ligetan parte hartzen ez duen arren kantabriarren arteko estropadetan aritzen da, Kantabriako txapelketan ere bai.

2006ko Kantabriako Traineru Txapelketa. Gertuen ikusten dena da Pontejos.

Irabazitako banderak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UrteaLigaKontxa
2003Federazio Liga, 19.a-
2004Federazio Liga, 7.a-
2005Federazio Liga, 9.a-
2006KAE 1 Liga, 6.a-
2007KAE 1 Liga, 6.a-
2008-ez
Club de Remo Pontejos
HerriaEspainia Marina de Cudeyo, Kantabria
Lehendakaria?
Entrenatzailea?
Patroia(k)Espainia Fernando Palacio
Kolorea(k)          urdina eta zuria
Trainerua     Pontejos
Palmaresa0 ABE Liga
0 Kantabriako Txapelketa
2024: Liga7.a (ABE Liga)
20258.a (ABE Liga)

2012an sortu zuen trainerua eta urte berean ABE Traineruen Ligan bigarren postua lortu zuen, 2013an errepikatu zuena. Arraunlari beteranoekin osaturiko traineru kantabriar bakarra izan da urte hauetan eta podiumetik gertu ibili da urtero. 2021ean hirugarren aldiz izan zen txapeldun ordea.[4]

UrteaABE Liga
20122.a
20132.a
2014?
20155.a
20164.a
20174.a
20186.a
20196.a
2020-
20212.a
20227.a
20233.a
20247.a
20258.a

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «C.R. PONTEJOS» traineras.es (kontsulta data: 2024-11-20).
  2. (Gaztelaniaz) C.R. San Pantaleón – Federación Cántabra de Remo. (kontsulta data: 2024-11-20).
  3. «Campeonato de España» traineras.es (kontsulta data: 2024-11-20).
  4. (Gaztelaniaz) Fraile, Iban Camino. (2021-05-31). «Badok domina las traineras de veteranos» La Grada Sports (kontsulta data: 2024-11-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]