Club de Remo San Pantaleón
Club de Remo San Pantaleón | |
---|---|
Sorrera | 1995 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | urdina eta zuria |
Trainerua | Marina de Cudeyo |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Kantabriako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
Webgunea | www.aamlged.es |
Club de Remo San Pantaleón Marina de Cudeyoko Pontejos auzoko arraun taldea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Club de Remo Pontejosek harrobiarekin lan handia egin ondoren 1994an trainerua ateratzea erabaki zuen. Zuzendaritza taldeko kide batzuk ez zuten begi onez ikusi trainerua atera eta eliteko taldea bihurtzea eta 1995ean taldea banatu eta harrobiarekin lan egingo zuen talde berria osatu zuten, Club de Remo San Pantaleón.[1]
Batel eta trainerillatan kategoria guztietan hainbat domina eta bandera irabazi dituzte azken urteotan. Aulki mugikorrean ere aritu izan dira.
2008an arazo ekonomikoen erruz CR Pontejos desagertu egin zen eta 2014an Marina de Cudeyoko SDR Pedreña traineru historikoaren gainbehera iritsi zen. Egoera berri honen aurrean San Pantaleón bera ere trainerua ateratzera animatu zen. Ez zen KAE Ligara inskribatu, epez kanpo baitzegoen, hala ere Kantabriako txapelketan bosgarren egin zuen eta hainbat traineruren ukoen ondoren Espainiako Txapelketan aritzeko aukera izan zuen[2]. Bandera bat ere irabazi zuen, Luancoko El Socorro Bandera.[3]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako txapelketa
- Zortzigarrena 2014an.
- Kantabriako txapelketa
- Bosgarrena 2014an.
Irabazitako banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El Socorro Bandera, Luancon, (erlojuzkontrakoa) (1): 2014.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) C.R. San Pantaleón – Federación Cántabra de Remo. (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) C.R. San Pantaleón – Federación Cántabra de Remo. (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
- ↑ «Bandera Virgen del Socorro (Luanco)» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).