Club de Remo Santander
| Club de Remo Santander | |
|---|---|
| Sorrera | 1971 |
| Herria | |
| Lehendakaria | |
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | ? |
| Kolorea(k) | gorria eta zuria |
| Trainerua | Club de Remo Santander |
| Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 1 Kantabriako Txapelketa |
| 2025: Kontxa | ez |
| 2024: Liga | ez |
| Webgunea | www.facebook.com |
Club de Remo Santander Santander hiriko arraun taldeetako bat da, 1972an Kontxako Banderan hirugarren egin zuena. Azken urteetan Ciudad de Santander taldearen itzalean egon da, gaur egun batak ere ez du trainerurik uretan.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santanderko hiriaren koloreak ditu, zuria eta gorria, berdin kamisetan zein trainerutan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkartea 1971 urtean sortu zen[1] eta berehala jaso zituen emaitzarik onenak, izan ere 1972an Kantabriako txapeldun izanez Kontxako Banderan eta Espainiako Txapelketan parte hartzeko aukera izan baitzuen. Kontxan hirugarren egin zuen (bigarren jardunaldia irabaziz)[2] eta Espainiako Txapelketan bosgarren[3]. 1975an hiru estropada jokatu ondoren bapatean trainerua alde batera utzi zuen.
Ciudad de Santanderrek 90. hamarkadan bigarren ontzia atera ahal izateko bere izena eta koloreak erabili izan zituen hala trainerillatan nola bateletan.
36 urteren ondoren Club de Remo Santanderrek 2011n berriro atera zuen trainerua. Estropada bat irabazi zuen, San Vicente de La Barqueran Luancoren aurka jokaturiko desafio astur-kantabriarra[4]. 2012an[5] eta 2013an[6] KAE 2 Ligan aritu zen baina 2014an ez zuen trainerua osatzerik lortu eta ordutik txalupa txikitan baino ez da aritu.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (1): 1972.
- Sailkatua (1): 1972.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Bosgarrena 1972an.
- Txapelduna (1): 1972.
Gainontzeko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nerbioiko Sari Handia (0): laugarren 1972an.
- Generalisimoaren Kopa (Coruña) (0): bigarren 1972an.
- Kantauriko Arraun Jokoak (1): 1975.
- Desafio Astur-Kantabroa (1): 2011 (Luancoren aurka).
- Pontejosko Bandera (1): 2011.
Trainerillak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Trainerilla Txapelketa (1): 2000
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Liga |
|---|---|
| 2012 | KAE 2 Liga, 12.a |
| 2013 | KAE 2 Liga, 13.a |
| 2014- | ez |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «C.R. SANTANDER» www.traineras.es (kontsulta data: 2024-11-21).
- ↑ «Bandera de La Concha» traineras.es (kontsulta data: 2024-11-21).
- ↑ «Campeonato de España» www.traineras.es (kontsulta data: 2024-11-21).
- ↑ «Desafío Astur-Cántabro» traineras.es (kontsulta data: 2024-11-21).
- ↑ «Club de Remo Santander 2012 - Liga ARC» www.liga-arc.com (kontsulta data: 2024-11-21).
- ↑ «Club de Remo Santander - Ecovidrio 2013 - Liga ARC» www.liga-arc.com (kontsulta data: 2024-11-21).