Edukira joan

Colignyko Egutegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Colignyko Egutegia, Lugdunum museoa, Lyon.

Colignyko Egutegia II. mendeko egutegi zelta da, 1897an aurkitu zena Colignyn, Frantzian. Brontzezko xafla handi batean egindako eguzki-ilargi egutegia da, 62 hiletan banatutako bost urteko zikloa irudikatzen duena. Galieraz idatzirik dago, latindar alfabetoan. Kontserbatu diren 73 zatiak Lyongo Lugdunum museoan daude ikusgai.

Colignyko Egutegiko asteak bost egun ditu, eta hilabeteak 6 aste (29 edo 30 egun). Urtea 12 hilabetetan banaturik dago (354 egun). Egutegiko ziklo oso batek bost urteko iraupena dauka (1831 egun) eta, 60 hilabete erregularrez gain, beste bi hilabete tartekaturik ditu. Hauek dira hilabeteen izenak:[1]

Izena EgunakEtimologia
I-1X..30Lehenbiziko urtean tartekatutako hilabetea
1Samonios30Azaroa
2Dumannios29Abendua
3Rivros30Urtarrila
4Anagantio29Otsaila
5Ogronnios30Martxoa
6Cutios30Apirila
I-2Ciallos30Hirugarren urtean tartekatutako hilabetea
7Giamonios29Maiatza
8Simivisonnios30Ekaina
9Equos30Uztaila
10Elembivios29Abuztua
11Edrinios30Iraila
12Cantlos29Urria

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Le calendrier gaulois. icalendrier.fr (kontsulta data: 2022-11-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]