Compiègneko Armistizioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Armistizioa sinatu eta geroko argazki bat. Armistizio honek Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion. Eskuinetik ezkerrera: George Hope, Ferdinand Foch eta Sir Rosslyn Wemyss.
The New York Times- en azala Armistizioaren Egunean, 1918ko azaroaren 11an

1918ko azaroaren 11ko armistizioa, Compiègneko Armistizioaren izenarekin ere ezagutua, 1918ko azaroaren 11an, goizeko 5:20an, sinatu zen hitzarmena izan zen. Hala ere armistizioa ez zen goizeko 11:00etara arte funtzionamenduan hasiko. Armistizio honek Ententearen eta Alemaniako Inperioaren artean sinatu zen eta Mendebaldeko Fronteari amaiera eman zion.

Alemaniari ezarritako baldintza gogorrek (beranduago Versaillesko Itunean berretsiak) herritarren artean gatazkak sortu zituen eta 20ko hamarkadatik aurrera mugimendu nazionalisten aurrerapenari lagundu zien; baita Hitlerrek boterea lortzeko ere.

Pertsonai garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entente hirukoitzaren sinatzaile guztiek militarrak ziren:

  • Ferdinand Foch frantziar mariskala, aliatuen komandante gorena.
  • Maxime Weygand jenerala, Foch-en Estatu Nagusiaren agintaria (1940ko armistizioan komandante gorena).
  • Lehenengo Itsasoko lord-a, Rosslyn Wemyss almirantea, britainiar ordezkaria.
  • George Hope, kontralmirantea, britaniar itsas armadaren ofiziala.
  • Jack Marriott kapitaina, britaniar itsas armadaren ofiziala.

Alemaniar Inperioaren izenean:

  • Matthias Erzberger, politikari zibil bat.
  • Alfred von Oberndorff kondea, Kanpo Harremaneko ministerioaren ordezkaria.
  • Detlof von Winterfeldt, armadaren jeneral handia.
  • Armadako Ernst Vanselow kapitaina.

Weygand jenerala ez da agertzen armistizioaren frantziar kopian

Baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armistizioaren sinaduraren pintura. Ezkerretik eskuinera: Ernst Vanselow, Alfred von Oberndorff, Detlof von Winterfeldt (kaskoduna) eta Jack Marriott. Mahaiaren aurrean zutik: Matthias Erzberger, Alemaniako ordezkaritzako burua. Mahaiaren atzean bi itsas armadako britainiarrak: George Hope eta Sir Rosslyn Wemyss eta Frantziako ordezkariak, Ferdinand Foch mariskala (zutik) eta Maxime Weygand jenerala.

Armistizioaren termino nagusiak hauek dira: [1]

  • Dokumentua sinatu eta sei ordu pasa eta gero bake totala egotea frontean.
  • Alemaniar armada Frantziatik, Belgikatik, Luxenburgotik eta Alsazia-Lorrenatik berehalako alde egitea .
  • Rhin ibaiaren mendebaldeko lurraldearen hogeita hamar kilometrora ibaiaren ezkerreko ertzaren ekialdeko demilitarizazioa, Mainz, Koblenz eta Köln hiriez gain, aliatuek eta AEBetako tropek okupatuko zituztenak.
  • Alemaniak Ekialdeko Frontean okupatutako lur guztietatik alde egitea.
  • Brest-Litovskeko itunaren (Errusia) eta Bucarestko itunaren (Errumania) gaitzespena.
  • Alemaniako itsas armadaren errendizioa.
  • Material guzti hau aliatuei ematea: 5.000 kanioi, 25.000 ametrailadora, 3.000 mortero, 1700 hegazkin, 5.000 lokomotora eta 150.000 tren bagoi.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rudin, Armistice, 1918 (1967) 426-7 orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]