Ferdinand Foch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ferdinand Foch
Ferdinand Foch by Melcy, 1921.png
Bizitza
Jaiotza Tarbe1851ko urriaren 2a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1929ko martxoaren 20a (77 urte)
Hobiratze lekua Hôtel des Invalides
Hezkuntza
Heziketa École Polytechnique
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak militarra
Jasotako sariak
Kidetza Frantses Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Académie de Stanislas
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Frantziako Indar Armatuak
Frantziako Lurreko Armada
Gradua Frantziako mariskal
Gatazka Lehen Mundu Gerra
Frantzia-Prusia Gerra

Ferdinand Foch (1851ko urriaren 2a, Tarbe, Okzitania - 1929ko martxoaren 20a, Paris) frantziar militar bat izan zen. Berez, Frantziako Mariskal Nagusia izan zen.

Lehen Mundu Gerran zehar Aliatuen goi buruzagi nagusia ere izan zen. Versaillesko Ituna sinatu zenean aurrerago egi bilakatuko ziren hitz hauek aipatu zituen: "Hau ez da bake itun bat, hogei urteko armistizio bat besterik ez da".[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferdinand Foch Tarben jaio zen, Okzitanian, (Frantzia), 1851ko urriaren 2an.

Jesuitekin egin zituen lehen ikasketak; Politeknikoan sartu zen (1871) eta 1877an kapitain egin zen. École de Guerre-n sakondu zituen ikasketak (1884) eta, ondoren, komandante graduz irakasle (1896) eta brigadier jeneral gisa zuzendari (1907) izan zen bertan.

1903an, Des Principes de la Guerre argitaratu zuen eta, 1904an, De la Conduite de la Guerre.

Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Joffrerekin batera, Paris hartzera zihoan alemaniar gudarostea Marnen geldiarazi zuen. Ypresen, Mantxako itsasarteko portuak salbatu zituzten oste ingeles-frantsesen gidari izan zen eta, 1916an, Sommeko gatazkan eragin handia izan zuen.

Gudarosteko estatu nagusiko buru izan zen Pétainen ordez (1917); 1918an aliatuen Jeneral Nagusi izendatu zuten; alemaniarren udaberriko erasoa geldiarazi zuen eta, alemaniarrak mendebaldeko frontetik atzeraraziz, bakea izenpetzeko bidea eman zuen (1918ko azaroaren 11).

1920ko Polonia-Sobietar Batasuna Gerran egindako lanagatik eta 1923an Poloniako altxamenduan Alemaniari eginiko presioagatik, mariskal egin zuten Polonian.

Ez zuen gustuko izan Versaillesko Ituna eta horrela esan zuen:

« Hau ez da bake-itun bat, 20 urterako armistizioa baizik.[2] »

20 urte eta 2 hilabete geroago, II. Mundu Gerra hasi zen.

Mendebaldeko frontean I. Mundu Gerrari amaiera emango zion Compiègneko armistizioa sinatu zuten unea monumentu nazional bilakatu zen. Sinatu zeneko tren-bagoia gorde zuten eta, Foch hil zenean, estatua bat ezarri zuten bere omenez. Estatua hori izan zen zutik geratu zen gauza bakarra 1940an naziek Frantzia hartu zutenean[3]. Urtetan egon zen leku huran abandonatuta eta bagoia Paris zegoen erakusgai. 1922ko azaroaren 11n hasi ziren gunea monumentalizatzen eta, 1927an, bagoia itzuli zen, gordeko zuen museo bat ere eraikiz[4].

1940ko ekainaren 21ean, Hitler bera etorri zen Compiègnera; esvastikaz bete zuen eta, museoa suntsitu ondoren, bagoia frantsesen errendizioa sinatzeko erabili zuen. Gero, Alemaniara eraman zuten. Sute batek suntsituko zuen bagoia, Société des Wagons-Lits-en 2.419 D zenbakiduna. Berlindik Turingiara eraman zuten alemaniarrek bakea sinatzeko erabili zen bulegoa. Fede txarra aitatu zuen batek baino gehiagok, SS-ak ez zutelako han beste errendizio bat sinatzerik nahi[5].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferdinand Foch Aldatu lotura Wikidatan