Constantino Salinas
Constantino Salinas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altsasu, 1886ko abenduaren 12a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Buenos Aires, 1966ko urriaren 14a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta medikua |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Constantino Salinas Jaka (Altsasu, Nafarroa, 1886ko abenduaren 12a - Buenos Aires, 1966ko urriaren 14a) nafar sendagile eta politikari sozialista izan zen.
Nafarroako aldundiburua izan zen 1931tik 1934ra arte. Bere aita arabarra zen, eta bere ama gipuzkoarra. Bizkaitar batekin ezkondu zen. Berak esaten zuenez, lau herrialdeak berarengan biltzen ziren.
1931ko apirilean Altsasuko alkateorde izendatu zuten, baita Aldundiko Batzorde Gestorearen buru ere. 1932ko ekainaren 19an, Hegoaldeko lau herrialdeentzako Estatutua onartzeko Iruñeko Gaiarre antzokian egin zen Udalen Batzarreko buru izan zen. 1936an, Francoren estatu-kolpea dela eta, Gipuzkoan aterpetu zen. Geroago, Euskadiko Ospitaleen Zuzendari Nagusi izendatu zuten Bilbon. Frantzian erbesteratu zen eta 1941ean Argentinara joan zen, non hil egin baitzen 1966an.
Sendagile gisa, ume utzitakoak ume abandonatuen etxetik Barañaingo ospitalera eramatea lortu zuen.