Consuelo González Ramos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Consuelo González Ramos
Fitxategi:Baliorik ez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakConsuelo González Ramos
JaiotzaVillamayor de Campos1877ko ekainaren 7a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1956 (78/79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakerizaina, kazetaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, sufragettea eta editorea
Izengoitia(k)Celsia Regis eta Doñeva de Campos

Consuelo González Ramosek (Villamayor de Campos, Zamora, 1877ko ekainaren 7a, Madril, 1956), «Celsia Regis» eta «Doñeva de Campos» izengoitiz ere ezaguna, kazetari, erizain eta feminista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zamorako Villamayor de Campos herrian jaioa, 1877ko ekainaren 7an. Irakasle-ikasketak egin zituen Valladolideko Eskola Normalean.[1]

Afrikako Gerran erizain jardun zuen, La mujer española en la campaña del Kert (1912) obran islatuko zituen bizipenak. El Telegrama del Rif egunkari melillarrean parte hartu zuen. [2] eta artikulu batzuk idatzi zituen “Retrato del Hospital del Docker” izenburupean.[1] «Celsia Regis» eta «Doñeva de Campos» izengoitiak erabili zituen.

Emakumearen botoaren defendatzailea, 1917an La Voz de la Mujer izeneko argitalpen femeninoa sortu zuen, 1931 arte zuzendu zuena. Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala (1918), Nazioarteko Federazio Feminista (1919) eta Espainiako Feminismoaren Batasuna (1924) ere sortu zituen.[3] Feminismo kontserbadore eta katolikoaren aldekoa zen[12] eta Primo de Riveraren diktadura babestu zuen. [4]

Espainiako lehen Tipografo Eskola sortu zuen, eta ikasleek La Voz de la Mujer.(Emakumearen Ahotsa) egiten zuten. Eskolako ikasleek hitzeman behar zuten ez zutela onartuko mutilek baino soldata txikiagoa, eta salatu egingo zutela, hala ezartzen bazuten.[5]

Emakumezkoen Nekazaritza Granja bat ere sortu zuen eta Kazetarien Lanbide Eskola bat sortzen saiatu zen. Gainera, 1925ean erakunde bat sortu zuen, Emakumearen Etxea, urtebete geroago sortu zen Lyceum Club Femeninoaren antzeko helburuekin. Urte horretan bertan sartu zen, lehenik ordezko zinegotzi gisa, eta gero alkateorde gisa Madrilgo Udalean.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Isabel la Católica (1923).
  • La vida y corte de España (1924) Madrilen jaiotako 173 emakume esanguratsuren biografíak biltzen dituena.
  • La mujer en los municipios (1925).
  • La novela Ideales de amor (La Perla Negra)  de 1928.

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melillan kale bat dago bere izenarekin.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]