Consummatum est (Gérôme)
Consummatum est ( Golgotha Consummatum est) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jean-Léon Gérôme |
Sorrera-urtea | 1867 |
Mugimendua | Akademizismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 82 () × 144,5 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 73D626 |
Kokapena | |
Lekua | Orsay museoa |
Bilduma | Orsay museoa |
Inbentarioa | RF 1990 7 |
Argumentu nagusia | Jesusen Gurutziltzaketa |
Historia | |
Erakusketak | Salon of 1868 (en) |
Consummatum est (euskaraz: «Betea da dena») 1867an Jean-Léon Gérôme margolari frantsesak margotutako lan polemikoa da. Bertan Ebanjelioen pasarte ezaguna aurkezten du baina oso era originalean: Golgotan Jesus bi lapur gurutzatuak izan ondoren, lurrean haien itzalak besterik ez dugu ikusten. Gaur egun Pariseko Orsay museoan erakusten da.
Izenburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Consummatum est Joanen Ebanjelioan hil aurreko uneetan Jesusen ahoan hitz horiek jartzen dira. Esaldia, berez, latinezko esapide ezaguna da, literalki "dena burutu da", "guztia bete da" esanahiez. Ebanjelioaren arabera hitz horiekin Jesusek Jainkoaren nahia erabat bete dela esan nahi du.[1]
Azterketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan honetan Jesusen hilaraztea egin zen mendia ikus daiteke, Golgota mendia alegia. Hiru izan ziren hilaraziak, Jesus eta bi lapur, eta haien itzal luzeak eguzkiak erretako lurrean ikus daitezke. Zentzu horretan argi-ilunen garrantzia azpimarratu behar da. Baina lanaren protagonismoa paisaian dago: Jerusalem eta haren gaineko ekaitz beltza; barruan ilargia sumatzen da. Urruntzen soldadu erromatarrak haien erremintaz ikus daitezkeen; azkeneko biek hildakoei begira eta seinalatuz zerbait ari dira esaten. Ikuspuntua, hau da, hiru gurutzatuak eszenatik kanpo egotea, garairako oso originala zen eta horrek egilearen aurkako kritika larriak eragin zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jn 19:30 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).