Coriako katedrala

Koordenatuak: 39°58′55″N 6°32′14″W / 39.982°N 6.5371°W / 39.982; -6.5371
Wikipedia, Entziklopedia askea
Coriako Katedrala» orritik birbideratua)
Coriako katedrala
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaCáceresko probintzia
UdalerriaCoria
Koordenatuak39°58′55″N 6°32′14″W / 39.982°N 6.5371°W / 39.982; -6.5371
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1498
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Coria-Cáceres (en) Itzuli
Diocese of Coria (en) Itzuli
IzenaMaria
Arkitektura
EstiloaSpanish Gothic architecture (en) Itzuli
Ondarea
BICRI-51-0000483

Coriako katedrala, Andre Mariaren Jasokundearen adbokazioarekin izendatua, Extremadurako autonomia erkidegoko Coria-Cáceres elizbarrutiaren katedrala da Cacereseko konkatedralarekin batera. 1931n, eliza eraikina kultur ondasun gisa sailkatu zen (Bien de Interés Cultural). Katedralak erlikia garrantzitsu bat gordetzen du, Jesusen Azken Afariko mahai-zapia ustez, Mahai-zapi Sakratua, zeinak eraikinaren diseinuan ere badu zerikusirik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coriako hegoaldeko kanpoaldean kokatua, katedrala hiriko muinoaren punturik altuenean dago, inguruko paisaiaren edo Alagón ibaiaren gainetik 80 m ingurura. Toki horretan, katedralaren aurretik, bisigodoen eliza bat, meskita islamiar bat eta eliza erromaniko bat egon ziren. Katedralarem eraikuntza 1498an hasi eta 250 urte inguru geroago amaitu zena[1].

Coriako elizbarrutia 6. mendekoa da. 8. mendearen hasieran musulmanen konkistaren ostean urrutiko gotzain izendepenak izan zituen, nahiz eta ez zuten ez elizarik edo kokapenik Corian. Hiriaren azken errekonkista ez zen 1200. urte ingurura arte gertatu.

Kanpoaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpotik apaindurarik gabeko gotiko berantiarra edo pizkundeko estilo arkitektonikoak ditu Katedralak. Berriagoak dira estiloam XVIII. mendean berritutako kanpandorrea, kupula eta lanterna .

Eraikinak kalte handiak izan zituen 1755eko Lisboako lurrikaran.

Bi sarrera ditu katedralak. Ekialdera Barkamenaren Atea (Puerta del Perdón) delakoa dago, okasio berezietan bakarrik irekitzen dena[2]. Iparraldera begira, sarrera nagusia dago, Ebanjelioaren Atea, apaindura nagusiki platereskoekin, itxura berezikoa eskuinetara itsatsita beste eraikin zati bat dagoelako, hau ere platereskoa dekorazioan: Erlikien Balkoia duen eraikina da hori, eta bere presentzia hor justifikatzen du barruko erlikiak, Mahai-zapi Sakratuak, zeinagatik eraiki zen: balkoi horretatik erakutsi izan zen mahai-zapia bere luzean urtero, maiatzaren 3an, harik eta fededunen jauzi eta harrapaketa saioek mahai-zapia arriskuan jartzen zutela ikusi zen[3].

Barrualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrualdeak nabe bakarra du, eta ia 20 m-ko altuera du, izar-ganga duelarik sabaian. Habeartearen gehiena kalonjeentzako koroak hartzen du.

Barroko berantiarreko estiloan egindako aldareko erretaula nagusia nabarmentzekoa da, urrezko hostoz estalita dago; irudiak koloreztatuta daude. Burdinazko pulpitu bat eta burdin-hesi bikainak ditu elizak.

Klaustroaren inguruan erretaula eta irudi gehiago daude, eta baita Erlikien Kaperan, nagusiki barrokoak.Katedralaren museoa ere osatzen dute korridore eta gela batzuek, non erlikiak (mahai-zapi ospetsua barne) eta eliza-objektu baliotsuak erakusten diren.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «La catedral de Coria, foco educativo en el siglo XIII – CHDE Trujillo» chdetrujillo.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Abierta la puerta del perdón comienza el Jubileo de la Catedral de Coria - Diócesis de Coria-Cáceres» diocesiscoriacaceres.es 2012-01-21 (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
  3. La catedral de Coria y el enigma del sagrado mantel. (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]