Cristina Brunetti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cristina Brunetti
Cristina Brunetti, Duquesa de Mandas.png
Bizitza
JaiotzaMadril1831ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Espainia
HeriotzaDonostia1914ko abuztuaren 13a (83 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Fermín Lasala Collado
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
KidetzaNatura Historiaren Espainiako Errege Elkartea

María Cristina Fernanda Brunetti Gayoso de los Cobos (laburrago, Cristina Brunetti; Madril 1831 - Donostia 1914),[1] jatorri italiarreko aristokrata espainiar bat izan zen, Donostian bizi izan zena. Cristina Enea parkeak bere omenez darama izen hori.

Cristina Brunetti XIV. Mandas eta Villanueva Dukerriaren jabea zen, baita XVIII. Belalcázar Konderriaren jabea ere. Donostiar batekin ezkondu zen 1859an, Fermin Lasalarekin, eta hala, haren senarra Mandasko eta Villanuevako duke ezkontide bihurtu zen.[2]

Senarra baino lehenago hil zen (ondorengorik gabe), eta urte gutxiren buruan, Fermin Lasala Mandasko Dukea hil zenean, honen testamentuan agertu zen bere jauregia eta inguruko lurrak Donostiako herriari ematen zizkiola zenbait baldintzarekin, horien artean bat emaztearen izena eraman zezala beti parkeak, Cristina Enea, zehazki. Donostiako Udalak 1926an onartu zuen eskaintza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «María Cristina Brunetti y Gayoso de los Cobos» geni_family_tree (Noiz kontsultatua: 2018-08-18).
  2. «Mandasko_Duke-Dukesak, foiletoa» Cristina Enea Fundazioa 2018.01.01 (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).