Kristinaenea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kristinaenea
Cristinaenea 0002.JPG
Kristinaeneko urmaela eta Mandasko dukearen jauregia.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Egia auzoa
Koordenatuak 43° 18′ 51″ N, 1° 58′ 33″ W / 43.3141°N,1.97591°W / 43.3141; -1.97591Koordenatuak: 43° 18′ 51″ N, 1° 58′ 33″ W / 43.3141°N,1.97591°W / 43.3141; -1.97591

Kristinaenea[1] Donostiako Egia auzoan dagoen hiri parke zabala da. 94.960 m² dituelarik, Euskal Herriko hiri parkerik handienetakoa eta landaretsuenetakoa da. Cristina Enea du izen ofiziala. Bestalde, Gladysenea ere deitzen zaio, Guardia Zibilak 1979ko ekainaren 3an Tuteran manifestazio baten aurka egindako kargan hildako Gladys del Estal egiatar ekologistaren omenez.[2]

Cristina hain zuzen María Cristina Fernanda Brunetti Gayoso de los Cobos zen eta berez XIV Mandas y Villanueva Dukerriaren jabea zen; baita ere XVIII. Belalcázar Konterriaren jabea. Donostiar batekin ezkondu zen, Fermin Lasala y Collado, eta hala, haren senarra Mandasko eta Villanuevako duke kontsorte bihurtu zen.

Kristinaeneko lurretan dago, gorenean, Mandasko dukearen jauregia, duke horren bizileku izana. Hain zuzen ere Mandasko dukearen asmoen gauzatzea da Kristinaenea bera, horretarakoxe eman baitzion jabetza Donostiako Udalari. 1926tik aurrera da Udalaren jabetzakoa.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiak 2000ko irailean argitaraturiko «Toponimia txikia arautzeko irizpideak» izeneko separatan, loturik agertzen da beti «-ene(a)»: Zabaletaenea, Lubienea, Txartikuenea... eta, beraz, irizpide hori aplikatuz, Kristinaenea behar du izan. Ikus Euskaltzaindiko Jagonet zerbitzutik Joxe Ramon Zubimendik Xabier Armendaritzi emandako erantzuna.
  2. Juan Mari Beldarrain: «Gladys del Estal, gaur», Berria, 2006-06-02.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kristinaenea Aldatu lotura Wikidatan