Cristina Calderón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cristina Calderón

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCristina Calderón Harban
JaiotzaPuerto Williams1928ko maiatzaren 24a
Herrialdea Txile
BizilekuaVilla Ukika (en) Itzuli
Talde etnikoaYagana
Lehen hizkuntzaYagana
HeriotzaHospital Clínico de Magallanes (en) Itzuli2022ko otsailaren 16a (93 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HizkuntzakYagana
txiletar gaztelaina
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, etnografoa, artisaua, idazlea, kultura-ekintzailea eta lexikografoa
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Alderdi politikoahautagai independente

Cristina Calderón, (Robalo,​ Navarino Irla, Patagonia, 1928ko maiatzaren 24aPunta Arenas, 2022ko otsailaren 22a) Yagan hizkuntzaren azken hiztuna izan zen, 93 urterekin hil zen 2022an.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an Ursula ahizpa hil zitzaionetik jaganera norekin hitz egin ez zuela zioen Calderonek. 2012an Emelinda Acuña hil zenetik, Cristina Calderón zen hiztun bakarra, eta berari esker hainbat datu bildu dira hizkuntza eta ahozko tradizioari buruz.[1]

Patagoniako herri indigenak

Yaganaren azken hiztuna izateaz gain, haren defendatzaile sutsua zen. Txileko Kultura eta Arteen Kultura Kontseiluak "bizirik dagoen ondare" izendatu zuen Calderon 2009an. 1928an jaio zen, Villa Ukikan, Puerto Williamsetik gertu, eta han bizi izan da beti; saskigile izan zen.

Berak 9 urte izan zituen arte ez zuen ikasi gaztelera, baina Txileko agintariek ia desagertzeraino eraman zuten hizkuntza XX. mendean, eta transmisioa eten egin zen.

Zazpi seme-alaba izan zituen Calderonek, eta, alabak azaldu duenez, herri indigenek Txilen jasaten duten arrazakeriaren eta bazterkeriaren eraginez, ez zien horiei yagana irakatsi. «Orduan denek hitz egiten zuten yaganera, baina hiltzen hasi ziren, eta ni bakarrik geratu nintzen. Haurrek ez zuten ikasi nahi izan. Lotsa zuten. Zuriek barre egiten zieten», aitortu zuen Calderonek El País egunkarian.

Yagan hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saski yagandarra Cristina Calderón-ek egina.
Sakontzeko, irakurri: «Yagan hizkuntza»

Yagan hizkuntza Yagan herriaren hizkuntza zen, Suaren lurraldeko uharteetan hitz egiten zena. Ofizialki zegoen hiztun bakarra 2022ko otsailaren 16an hil zen. Dena den, Navarino uhartean berpizteko saioak burutzen ari dira, Puerto Williams hiriburuan batez ere.

Ingelesa-Yagan hiztegi historiko[2] bat sortu zuten 1865ean. Jaganerak 34.000 hitz inguru zituen. Geroago Cristina Zarraga-k (hizkuntza ikasi duena eta Cristina Calderón zenaren biloba dena) gaztelania-yaghan hiztegi bat landu zuen amonarekin.[3][4]

2019tik hizkuntza batek galtzeko arriskua neurtzeko UNESCOk erabiltzen duen sailkapenaren arabera Yaganaren egoera "kritikoki arriskuan" zegoen, hau da, azken egoeraren ("galduta") egoeraren atarikoan zegoen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. VISUALARTE - CENTRO DE PRODUCCION AUDIOVISUAL - CHILE. YAGAN - LOS CONFINES DEL MUNDO. Cristina Calderón - última hablante Yagan. (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  2. «Diccionario Inglés–Yagán de Tomás Bridges, 1865» patlibros.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  3. «Cristina Calderón» blogoetak 2016-12-17 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
  4. Ordoñez Garmendia, Jon. (2022-02-18). «Azken jagan hiztuna hil ostean, hizkuntza hori berreskuratzera deitu du haren alabak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  5. «UNESCO Atlas of the World's Languages in danger» www.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-04).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]