Cuencako etxe esekiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cuencako etxe esekiak
Casacolgantecuenca.jpg
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaCuencako probintzia
UdalerriaCuenca
Koordenatuak 40° 04′ 40″ N, 2° 07′ 42″ W / 40.07777778°N,2.12833333°W / 40.07777778; -2.12833333Koordenatuak: 40° 04′ 40″ N, 2° 07′ 42″ W / 40.07777778°N,2.12833333°W / 40.07777778; -2.12833333
Historia eta erabilera
Erabilera etxebizitza
museum building Itzuli
Erabiltzailea Arte Abstraktu Espainiarraren museoa (Cuenca)
Ondarea

Cuencako etxe esekiak (gaztelaniaz: Casas Colgadas), baita ere etxe hegalariak edo erregearen etxeak Cuenca hiriko elementu arkitektoniko ezagunena dira. Izen hori eman zaie etxe horien balkoi handiak eta beste alde batzuk arroketatik kanpo gelditzen direlako, Huécar ibaiaren arroilaren gainean.[1] 2016ko urriaren 25ean kultura-intereseko ondasunak izendatu zituzten. Erdi Aroko eraikinak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrelako lehen eraikinak Huécar ibaiaren arroila gainean ohikoak ziren. Gaur egun gutxi batzuk gelditzen dira, ordea. Guztien artean hiru dira ondo gorde direnak: "Sirenaren Etxea" eta bi "Erregeen Etxea"; hiruren balkoiak egurrezkoak dira. Hirurak XIII. eta XV. mende artean eraiki ziren. Eraikin hauen historia grafikoa 1565an hasten da, Anton van den Wyngaerde margolari flandriararen lanekin. XIX. mende amaierako argazkiek, bestetik, multzoa mendetan berdin-berdin gorde zela ikus daiteke. Zoritxarrez eraikin asko galdu egin dira geroztik.[2]

1920. hamarkadan gelditzen ziren etxeak zortzi ziren . 1966an zaharberritu behar izan ziren gelditzen zirenak zeren eta haien egoera tamalgarria baitzen. Etxe partikularrak eta udaletxe bezala erabiliak izan dira.

Antzeko eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta oso eraikin originalak izan badira munduan beste antzeko adibideak:

Arte Abstraktoaren Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrelako etxe eseki batean Espainiar Arte Abstraktuaren Museoa dago kokatuta. Haren ardura Juan March Fundazioarena da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cuencako etxe esekiak Aldatu lotura Wikidatan