Edukira joan

Arte Abstraktu Espainiarraren museoa (Cuenca)

Koordenatuak: 40°04′41″N 2°07′43″W / 40.078006°N 2.128694°W / 40.078006; -2.128694
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arte Abstraktu Espainiarraren museoa (Cuenca)
Museo de Arte Abstracto Español
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaCuencako probintzia
UdalerriaCuenca
Koordenatuak40°04′41″N 2°07′43″W / 40.078006°N 2.128694°W / 40.078006; -2.128694
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1966
Inaugurazioa1966ko uztailaren 1a
Webgune ofiziala

Arte Abstraktu Espainiarraren museoa, gaztelanaiz Museo de Arte Abstracto Español Espainiako Cuenca hirian dagoen museo ezaguna da. Fernando Zóbel (1924-1984) artistarekin lotura zuzena du. Cuencako etxe eseki batean dago kokatuta. Juan March Fundazioak gestionatzen du. 1980an Espainiako Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina eman zioten.

1961an Fernando Zóbelek, artista ezaguna, arte abstraktuaren museo bat irekitzeko toki bat bilatzen hasi zen. 1963an, beste artista batek, Gustavo Tornerrek, Cuencako etxe esekietan jartzeko ideia eman zion. Hiru urte geroago, 1966ko uztailaren 1an, ireki zen museoa. Eraikinaren jabegoa udalarena da eta prezio sinboliko batez alkatu zion Zóbeli. Museoak, aurretik, zaharberritzeko lanak eskau zituen; lan hori Fernando Barja eta Francisco León Meler udal arkitektoek egin zuten.

Museo berriaren zuzendaritzan Zóbel eta Torner jarri ziren eta kontserbatzailearen lanak Gerardo Ruedaren eskuetan gelditu ziren. Ruedak garrantzi handia izan zuen instituzio berriaren gestioan. Hasieran museoaren funtsak nahiko mugatuak zien, gehienak Zóbelek berak bildutakoak. 1978an, Fernando Barjak zuzenduta, museoa handitzeko lanak egin ziren. Urte berean, azaroaren 28an, museoaren berrinaugurazioa egin zen. Bi urte geroago, 1980an, Espainiako Kultura Ministerioak Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina eman zion.[1] Urte berean Juan March Fundazioak funtsen eta gestioaren ardura hartu zuen.[2] Urtero 40.000 pertsona inguru museora hurbiltzen dira.

Museoak 15.500 obra baino gehiago ditu. Horietako 515 margolanak edo eskulturak. Halaber, liburutegi espezializatua du; Fundazioak hartu zuenean 3.500 liburu eman zituen liburutegi hori hobetzeko.

Arte Abstraktu Espainiarraren museoak ere, hasiera-hasieratik, argitalpen lanak egiten ditu. Horri esker bilduma garrantzitsu bat sortu du. Lan grafiko handia plazaratu du horrelaHasieran Abel Martín zen lan horren arduraduna. Serigrafia alorrean garrantzitsua izan zen, ondoren, Javier Cebriánen lana. 1994tik museoak gela berezia du horrelako lanak erakusteko.

Bilduma iraunkorreko artistak[3]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .
  3. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]