D'Angelo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
D'Angelo
D'Angelo Pori Jazz 2012.JPG
Bizitza
Izen osoa Michael Eugene Archer
Jaiotza Richmond1974ko otsailaren  11 (45 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Lehen hizkuntza ingelesa
Hezkuntza
Heziketa Manchester High School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, piano-jotzailea, musikagilea, egile abeslaria, disko-ekoizlea, gitarra-jotzailea eta recording artista Itzuli
Izengoitia(k) D'Angelo
Genero artistikoa R&B garaikidea
soula
Musika instrumentua gitarra
ahotsa
Diskoetxea EMI
IMDb nm0195248

Michael Eugene Archer (Richmond, Virginia, 1974ko otsailaren 11 -), D'Angelo moduan ezagunagoa, musikari estatubatuarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brown Sugar diskoarekin (1995) azaldu zen lehen aldiz neo-soularen eszena nahasian, eta 2000an, Voodoo argitaratu zuen; bere lanik ezagunena. Musika beltza jotzen zutenek bezala, kontzientzia kolektiboa eta indibiduala, izaera espiritual eta haragizkoa bildu nahi zituen musikariak izaki bakarrean, atzera begiratuz zerbait berria sortuz[1].

Azalean eta Untitled (How Does it Feel) kantuaren bideoklipean biluztuta agertzeagatik sex symboltzat jo zuten askok eta hortik ihesi aritu zen[1].

2014an, Voodooren jarraipena argitaratu zuen Black Messiah. 2015 arte itxaron nahi zuen baina 2014an AEBetan bi polizia zurik armarik ez zeramaten bi beltz hil eta auzitegiek bi poliziak zigorrik gabe libre uzteagatik sortutako protesta giroak aurreratu zuen argitalpena. Soula, R&Ba eta funk nahasten ditu baita hip-hopa ere. Marvin Gayeren Here, My dear eta Stevie Wonderren Songs in the Key of Liferen eragina dago diskoan[1].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Mikel Lizarralde, «Kolektiboaren gidaria», Berria, 2014-12-21