Edukira joan

Dámasa Cabezón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dámasa Cabezón
Bizitza
JaiotzaSalta, 1792
HeriotzaValparaíso1861eko martxoaren 17a (68/69 urte)
Familia
AitaJosé León Cabezón
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Dámasa Cabezón (Salta, 1792 - Valparaíso, 1861eko martxoaren 17a) Argentina eta Txileko hezitzailea izan zen, emakumeentzako hezkuntzan aitzindaria. Neskentzako hezkuntza-institutuak sortu zituen Santiagon, Txile (1838) eta La Pazen, Bolivia (1845). Txilen, emakumeentzako Txileko eskola laikoen lehen belaunaldiaren sortzailetzat jotzen dute.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Martínez Outes eta José León Cabezón hezitzaile espainiarraren alaba izan zen. Aita Espainiatik Saltara emigratu eta erregeorderriko elitearen seme-alabentzako eskola sortu zuen.[2]

1820an, Buenos Airesen bizi zela, Dámasak Javiera Carrerari babeslekua eman zion, gobernuaren jazarpena jaso baitzuen bere neben bizitza salbatzeko esku hartzeagatik.[3] Urte horretan bertan Germán Córdoba boliviarrarekin ezkondu zen, eta hark hezkuntza ibilbideari uko egitera behartu zuen.[4]

1828an, aitarekin joan zen Santiagora, eta han Carrera familiaren babesa jaso zuen.[3] Latina irakasten hasi zen, aitak Saltan sortu zuen antzeko eskola batean.[5]

1832an, Manuela ahizparekin batera, Cabezón-ek neskentzako eskola bat ireki zuen Santiagon, eta 1845era arte zuzendu zuen.[6] Bere ikasleetako bat Santiago Calzadilla izan zen (amak alaba izango balitz bezala aurkeztu zuen).[7] 1845ean La Pazera itzuli zen, eta han José Balliviánen gobernuak kontratatu zuen emakumeentzako hezkuntza-institutua ezar zezan.[5] Institutu horretan izan zituen ikasleen artean, Modesta Sanginés Uriarte eta Teresa Laredo Aguayo egon ziren.[8]

1848an Boliviatik itzuli zenean, eskola bat zuzendu zuen La Serenan. Ondoren, Valparaisora erretiratu zen, 1861eko martxoan hil zelarik.[5] Joyce Contreras Villalobos historialariaren arabera, Txilen emakumeen hezkuntzarako institutu laikoak ezartzeko lehenengo saiakerak Cabezonenak izan ziren.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Contreras, Joyce. (2017). «Las transformaciones del campo cultural a mediados del siglo XIX y el surgimiento de una escritora moderna: Rosario Orrego de Uribe» Escritoras chilenas del siglo XIX: 68–105..
  • Ramos, Juan Pedro (1910). Historia de la instrucción primaria en la República Argentina 1810-1910,1. liburukia, J. Peuser. 
  • Sosa de Newton, Lily (1986). Diccionario biográfico de mujeres argentinas. Buenos Aires: Editorial Plus Ultra. 
  • Taille, Alexandrina de la (2011). Tras las huellas de la educación católica femenina en el siglo XIX. Mujeres y cultura. 1. liburukiaː Historia de las mujeres en Chile. Santiago de Xile: Stuven, Anna María; Fermandois, Joaquín (eds.). ISBN 9789563476910
  • Urquidi, José Marcedonio (1919). Bolivianas ilustres,II. libuurkia, La Paz: Escuela tipográfica salesiana. 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]