Dagmara Domińczyk
Dagmara Domińczyk | |
---|---|
![]() (2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kielce, 1976ko uztailaren 17a (47 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Montclair (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Patrick Wilson |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Carnegie Mellon Unibertsitatea |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta zinema aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Dagmara Domińczyk (Kielce, Polonia, 1976ko uztailaren 17a ) poloniar jatorriko aktore estatubatuarra da.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1983an AEBetara emigratu zuen familiarekin, eta herrialde berrian batxilergoan ikasi ondoren, antzerkia ikasi zuen Pittsburgheko Carnegie Mellon Unibertsitatean .
Domińczykek protagonismoa lortu zuen Patrick Marberren 1999ko Broadwayko Closer antzezlanean parte hartu zuenean. Rock Star (2001) komedia musikalean parte hartu zuen Mark Wahlberg eta Jennifer Anistonekin batera. The Count of Monte Cristo (2002) abentura filmean agertu zen James Caviezel eta Richard Harrisekin batera. Lehen lan horien ondoren, zineko eta telebistako telesailetako agerpen ugari izan ditu 21. mendean.
Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Domińczykek bere haurtzaroko lehen zazpi urteak Kielce jaioterrian eman zituen. Bere aita Solidarność sindikatuko aktibista zen, eta 1981etik 1982ra Polonian lege martziala egon zen bitartean espetxeratua egon zen. Ondoren 1983ko otsailean herrialdea utzi zuen familiak Mendebaldeko Alemaniara eta handik New Yorkera.
Domińczyk Patrick Wilson aktorearekin ezkondu zen 2005ean. Bikoteak bi seme ditu eta Władysław Pasikowskik zuzendutako Jack Strong (2014) thriller-ean elkarrekin parte hartu zuen.
Domińczyken ahizpa txikiak Marika Domińczyk (* 1980) eta Weronika Domińczyk (* 1986) aktoreak dira halaber.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko Wikipediako «Dagmara Domińczyk» artikulutik itzuli da; zehazki, 2023-05-28ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.