Edukira joan

Daiki Hashimoto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daiki Hashimoto

Bizitza
JaiotzaNarita (en) Itzuli2001eko abuztuaren 7a (23 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaJuntendo University (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Altuera1,66 metro

Twitter: HsmtD_0807 Instagram: hasshii_807 Edit the value on Wikidata

Daiki Hashimoto (japonieraz: 橋本 大輝 Hashimoto Daiki?) (Narita (Chiba), 2001eko abuztuaren 7a) gimnasta japoniarra da. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko dominak lortu zituen aparatu guztien sailkapenean eta barra finkoan, eta Japoniako taldearekin zilarra eskuratu zuen. Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen Japoniako taldearekin.

Tokioko aireportua kokaturik dagoen Narita hirian jaio zen. Takuya eta Kengo anai zaharrak gimnasia artistikoan aritzen ziren eta Daikik ere gimnasia artistikoan aritzea erabaki zuen. Sei urte zituela Sawara Junior Club taldean sartu zen[1].

2019an Stuttgarten jokatu zen Munduko txapelketan hartu zuen parte eta brontzezko domina eskuratu zuen aparatu guztien sailkapenean[2]. Daiki Hashimotoren lan bikaina aintzat hartuta NHK Kopan Eszelentziaren Saria jaso zuen. 2020an beste sari garrantzitsu bat eman zioten TV Asahi Big Sports Sarietan, "2020rako bidean Adore Olinpikoaren Saria"[1].

Tokioko Olinpiar Jokoetan Japoniako taldearen parte izan zen eta sailkapen konbinatuan bigarren gelditu ziren Errusiako gimnasten atzetik. Daiki Hashimotori dagokionez aparatu guztien bakarkako urrezko domina jaso zuen eta barra finkoan ere urrezko domina eskuratu zuen[1].

2022an aparatu guztien proban munduko txapelduna izan zen eta 2023ko munduko txapelketatan urrezko hiru domina eskuratu zituen. Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan taldekako proban txapelduna izan zen, ez zuen ordea beste dominarik eskuratu.


Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Japonia Tokio 2020 1. postua, urrezko domina aparatu guztiak
1. postua, urrezko domina barra finkoa
3. postua, brontzezko domina taldekakoa
Frantzia Paris 2024 1. postua, urrezko domina taldekakoa
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Alemania Stuttgart 2019 3. postua, brontzezko domina taldekakoa
Japonia Kitakyushu 2021 2. lekua, zilarrezko domina aparatu guztiak
2. lekua, zilarrezko domina barra finkoa
Erresuma Batua Liverpool 2022 1. postua, urrezko domina aparatu guztiak
2. lekua, zilarrezko domina barra finkoa
2. lekua, zilarrezko domina Lurra
2. lekua, zilarrezko domina taldeka
Belgika Anberes 2023 1. postua, urrezko domina aparatu guztiak
1. postua, urrezko domina barra finkoa
1. postua, urrezko domina taldeka

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) «Artistic Gymnastics HASHIMOTO Daiki - Tokyo 2020 Olympics» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  2. «Russia wins gold in men’s team all-around at 2019 Artistic Gymnastics World Championships - Sport - TASS» web.archive.org 2020-06-22 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]