Dalai Lama
Dalai Lama, mongolierazko dalaï, ozeanoa, eta tibeterazko lama (bla-ma)tik, irakasle izpirituala edo gurua. Orokorrean, "jakinduria iturria" bezala itzulia, titulu hau, Genghis Khan buruzagi mongoliarrak asmatu zuen, Sonam Gyatso, irakasle bikain bezala onartuz, mongoliar jendea, budismo vajrayanara bihurtzera bultzatuz. Kontuan hartu behar da, kasu honetan, dalai, "Gyam-tsho" (Gyatso), dalai lamen abizenaren itzulpena dela.
Budista tibetarrek, Dalai lamak, Avalokiteshvara budaren jariakinak direla uste dute, Buda irakasle bat ez den arren, baizik eta Bodhisattva bat, Tibeteko patroia da, eta, uste denez, hil ondoren, bere kontzientzia leunak, gehienez ere, berrogeita bederatzi egun ematen ditu, berriz, jada bere jaiotzatik, bere izaera bereziaren seinaleak eman ditzakeen ume batean jaiotzeko. Avalokiteshvara, jainko garrantzitsua da budismo tibetarrarentzat, eta vajrayana irakaskuntzetan, budatzat hartzen da. Mahayana irakaskuntzetan, berriz, maila handiko bodhisattva bat bezala ikusten da.
Dalai Lama hil ondoren, Panchen Lama, bere haragitze edo tulkua ezagutzeaz arduratzen da (ohi ume bat), seinale hauen bidez, Dalai Lama berria nor bihurtuko den. Aldi berean, Dalai Lamak, Panchen Lamaren haragitzea ezagutu behar du hau hil ondoren.
Tradizionalki, Dalai Lama, Tibeteko buruzagi izpiritual eta iragankorra izan da, Tenzin Gyatsok, gaur egun erbestean, Txina maoistaren indarrezko okupazioa eta eransketaren ondorioz, nagusitasun politiko tradizionala utzi du, eta Kashag edo kabinetako ministro presidente bat sortu du, hauteskunde orokor bidez aukeratua.
Dalai Lama tibetar herriaren buruzagi politiko tradizionala baldin bada ere, lamaismo edo budismo tibetarraren jarraitzaileen buruzagia ere bada, gehiengo lamaista duten herrialdeetan, Butan eta Mongolia kasu, zein mundu osoko budismo tibetar elkarteen artean. Hala ere, herrialde lamaista askok, Butanek eta Mongoliak kasu, tokiko buruzagiak ere badituzte, Dalai Lamaren antzera aukeratuak eta jainkoen haragitze bezala hartzen direnak, budismo tibetarraren egituraren zati bat ordezkatzen dutenak mundu mailan.
2007ko urriak 17an, AEBetako Kongresuak, Urrezko domina eman zion, Txinako gobernuaren haserrea piztu duena.
Hamalau Dalai Lamak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gendun Drup (1391-1474)
- Gendun Gyatso (1476-1542)
- Sonam Gyatso (1543-1588)
- Yonten Gyatso (1589-1616)
- Ngawang Lobsang Gyatso, Handia (1617-1682)
- Tsangyang Gyatso (1683-1706)
- Kelsang Gyatso (1708-1757)
- Jamphel Gyatso (1758-1804)
- Lungtok Gyatso (1805-1815)
- Tsultrim Gyatso (1816-1837)
- Khedrub Gyatso (1838-1855)
- Trinle Gyatso (1856-1875)
- Thubten Gyatso (1876-1933)
- Tenzin Gyatso (1935- Gaur egungo Dalai Lama)