Damietta
Damietta دمياط | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Egipto |
Probintzia | Damiettako eskualdea |
Jatorrizko izena | دمياط |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°25′00″N 31°49′17″E / 31.4167°N 31.8214°E |
Altuera | 16 m eta 16 m |
Demografia | |
Biztanleria | 206.664 (2006ko azaroaren 11) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+02:00 |
Hiri senidetuak | Yangzhou |
Damietta[1] (arabieraz دمياط, Dumyāṭ , domˈjɑːtˤ ahoskatua) izen bereko gobernazioaren hiriburua da, Egipton. Mediterraneo itsasoan dago, Niloren adar handienetako baten itsasoratzetik gertu, Kairotik 191 kilometro iparraldera
Egungo hiriak, 2006ko erroldaren arabera, 203.187 biztanle ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinatean Tamiat bezala ezagutu zen hiriak, itsas-portu garrantzitsu bat zuen, baina aro helenistikoan, bere garrantzia behera etorri zen, Alexandriako portua eraiki ondoren.
Damieta, enklabe garrantzitsu bat izan zen XII eta XIII. mendeetan, Gurutzaden garaian. 1169an, Bizantziar Inperioak bidalitako Jerusalengo Erresumaren flota batek, portua eraso eta hartu zuen, baina, azkenik, Saladinok gurutzatuak garaitu zituen.
Gaur egun, Nilo ibaiarekin lotzen duen kanal batekin, berriz Egiptoko itsasportu garrantzitsu bat bihurtu da.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Damietak, gas natural planta handi bat du, urteko boste milioi tonako edukia duena. Planta, Unión Fenosa Gasekin lotutako enpresa den Segas (%40), ENI konpainia italiarra (%40) eta Egiptoko EGAS eta EGPC konpainien (%10 bakoitzak) banatua dago. 2008an, bigarren trenaren eraikuntza hasi da, ekoizpena, urteko beste bost milioi gas natural tonatan hedatuko dena.