Damietta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Damietta
 Egipto
Damietta Corniche.JPG
Administrazioa
Herrialdea  Egipto
Probintzia Damiettako eskualdea
Geografia
Koordenatuak 31° 25′ 00″ N, 31° 49′ 00″ E / 31.416666666667°N,31.816666666667°E / 31.416666666667; 31.816666666667Koordenatuak: 31° 25′ 00″ N, 31° 49′ 00″ E / 31.416666666667°N,31.816666666667°E / 31.416666666667; 31.816666666667
Damietta hemen kokatua: Egipto
Damietta
Damietta
Damietta (Egipto)
Demografia
Biztanleria 203.187 biztanle (2006)

Damietta[1] (arabieraz دمياط, Dumyāṭ , domˈjɑːtˤ ahoskatua) izen bereko gobernazioaren hiriburua da, Egipton. Mediterraneo itsasoan dago, Niloren adar handienetako baten itsasoratzetik gertu, Kairotik 191 kilometro iparraldera

Egungo hiriak, 2006ko erroldaren arabera, 203.187 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatean Tamiat bezala ezagutu zen hiriak, itsas-portu garrantzitsu bat zuen, baina aro helenistikoan, bere garrantzia behera etorri zen, Alexandriako portua eraiki ondoren.

Damieta, enklabe garrantzitsu bat izan zen XII eta XIII. mendeetan, Gurutzaden garaian. 1169an, Bizantziar Inperioak bidalitako Jerusalengo Erresumaren flota batek, portua eraso eta hartu zuen, baina, azkenik, Saladinok gurutzatuak garaitu zituen.

Gaur egun, Nilo ibaiarekin lotzen duen kanal batekin, berriz Egiptoko itsasportu garrantzitsu bat bihurtu da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Damietak, gas natural planta handi bat du, urteko boste milioi tonako edukia duena. Planta, Unión Fenosa Gasekin lotutako enpresa den Segas (%40), ENI konpainia italiarra (%40) eta Egiptoko EGAS eta EGPC konpainien (%10 bakoitzak) banatua dago. 2008an, bigarren trenaren eraikuntza hasi da, ekoizpena, urteko beste bost milioi gas natural tonatan hedatuko dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Damietta Aldatu lotura Wikidatan