Dani Rovira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dani Rovira
Dani Rovira en Óxido Nitroso en 2011.JPG
Bizitza
Izen osoa Daniel Rovira de Rivas
Jaiotza Málaga1980ko azaroaren 1a (39 urte)
Herrialdea  Espainia
Lehen hizkuntza Andaluziera
Hezkuntza
Heziketa Granadako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak komediantea, umorista eta monologist Itzuli
Jasotako sariak
IMDb nm3657043
www.rovishow.com/

Daniel Rovira de Rivas (Málaga, Andaluzia, 1980ko azaroaren 1a) espainiar aktore, bakarrizketari eta umorista bat da.

Granadako Unibertsitatean Kirol Zientzietan lizentziatua da. Paramount Comedy telebista katean bakar-hizketak burutzeagatik ezagun bilakatu zen. Ondoren, eta 2009ko maiatza arte, Cuatro katean Estas no son las noticias ("Hauek dira albisteak") saioko hainbat saila aurkeztu zituen. 2010eko urtarrilean Bartzelonako Muntaner Aretoan ¿Quieres salir conmigo? ("Nirekin atera nahi al duzu?") ikuskizuna estreinatu zuen. Urte hartako otsailean Andreu Buenafuente kataluniar aurkezle eta umirstaren Buenafuente saioan ere parte hartu zuen. 2011an Cuatro kateko No le digas a mamá que trabajo en la tele ("Ez esan amari telebistan lan egiten dudanik") saioko lantaldeko kidea izan zen, eta 2012ko urritik aurrera Txabi Franquesa eta David Broncanorekin batera Alguien tenía que decirlo ("Norbaitek esan beharra zuen") saioa aurkezten hasi zen.

Jada zinemari dagokionez, 2014ean Emilio Martínez-Lázarok zuzendutako Ocho apellidos vascos ("Zortzi euskal abizen") filman Clara Lago, Karra Elejalde eta Carmen Machi aktoreekin batera antzeztu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]