Ocho apellidos vascos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ocho apellidos vascos
Filma
Jatorrizko izena Ocho apellidos vascos
Urtea 2014
Generoa film komikoa
Herrialdea Espainia
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Iraupena 98 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Emilio Martínez-Lázaro
Gidoigilea(k) Borja Kobeaga
Diego San Jose

Antzezlea(k)
Clara Lago
Dani Rovira
Carmen Machi
Karra Elejalde
Alberto López López
Alfonso Sánchez Fernández
Aitor Mazo
Miriam Cabeza
Telmo Esnal
Itziar Atienza









Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Telecinco Cinema
Kowalski Films

Bestelako lanak
Musikagilea Fernando Velázquez
Argazki-zuzendaria Gonzalo Fernández Berridi
Kanpo loturak

Ocho apellidos vascos (euskaraz Zortzi euskal abizen) 2014ko komedia film bat da, Emilio Martínez-Lázaro espainiar zinema zuzendariarena, Borja Kobeaga eta Diego San José gidoigileek idatzia, eta Clara Lago, Dani Rovira, Carmen Machi, Karra Elejalde eta Alfonso Sánchez aktoreek antzeztua. 2014ko martxoaren 14an estreinatu zen Hego Euskal Herrian.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Rafa (Dani Rovira), Andaluziatik inoiz atera ez den sevillar bat da, behin bere jaioterria lagatzea erabaki eta Amaia (Clara Lago) izeneko neska euskalduna ezagutuko du, hura beste emakume batzuk ez bezala Rafaz maiteminduko ez delarik. Ondoren, eta andaluziar adiskideen aholkuei jaramonik egin gabe, Rafa bere neska lagun berriaren jaioterrira joango da, "Vascongadetako" bihotzean dagoen udalerri guztiz abertzalea. Hainbat gaizki ulertuen ondoren sevillar mutilak Antxon izena duen eta zortzi euskal abizen dituen (Argiñano, Igartiburu, Erentxun, Gabilondo, Urdangarin, Otegi, Zubizarreta eta… Clemente) "benetako" euskaldun batean bilakatzea erabakiko du, asmatu berri duen pertsonaiaren rolean bere asmoak lortzeko ibilbidea gero eta gehiago nahastuko duelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmazio lekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma Euskal Herriko fikziozko Argoitia udalerrian girotua dago, eta honako udalerri hauetan filmatu zen:[1]:

  • Zumaia (manifestaldiaren eszenak, Koldok Rafa ezagutzen duen jatetxea, ezkontzarako darabilten San Telmo baseliza).
  • Leitza (manifestaldia, herriko taberna eta Amaiaren etxearen eszenak, bai eta Amaia emaztegaiez jantzita burutzen duen lasterketa eta zabor-ontziaren erretze eszenak).
  • Getaria (portua eta itsasoko eszenak).
  • Zarautz (Rafa protagonistaren sevillar etxearen barnealdea eta kartzelako eszenak; Meagatik Elkanora doan baserrian Mertxeren baserria).
  • Arrasate (Sevillako flamenko taberna eta dantzalekua).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]