Ignacio Bauer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ignacio Bauer
Ignacio Bauer, representante de la casa Rothschild en España, en La Ilustración Española y Americana.jpg
Bizitza
Jaiotza Budapest, 1828
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril, 1895 (66/67 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Jarduerak
Jarduerak ekintzailea eta bankaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa judaismoa

Ignacio Bauer (1828 - 1895) Espainian aritu zen banku agente bat izan zen, Hungarian jaioa eta judu jatorrikoa. Isabel II eta Alfontso XII.aren erregealdiko Espainiako transakzio ekonomiko handietan, oso aktiboa eta erabakigarria izan zen Rothschild familiaren agente lanetan, bereziki Almadengo merkurio harrobiari eta burdinbide sarerari buruz.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hungarian jaio zen 1828an, baina Triestreko Morpurgo familiarekin hazi zen; Moritz Goldschmidten iloba zen. Ignacio Bauer gaztetik hasi zen Rothschild familiaren enplegatu lanean eta, 1848ko ekainean, Madrilgo egoitzara aukeratu zuten, langile bereziki trebea zela eta. Heldu eta berehala, etxeko ardura nagusi guztiak hartu zituen bere gain.[1] Ida Morpurgoekin ezkondu zen, Triestreko Rothschild Etxeko agentearen alabarekin, dirudienez James Mayer de Rothschildek hala prestatuta. Bauerrek, geroago, eraikin bat erosi zuen Madrilen familiaren egoitza izateko; Palacio Bauer deitzen zaio egun.

Madrilgo egoitzako agentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1851ean, Erromako Rothschild Etxearen arduradun nagusia izan zen, baina 1853-1854an Madrilen zen berriz eta, 1855ean, Daniel Weisweiller itzuli zenean, bien arteko elkartea formalizatu zuten: Weisweiller & Bauer Cía. 1856ko urtarrilean, Crédito Mobiliariori itzala egingo zion inbertsioen sozietate bat sortzeko agindua jaso zuen James Rothschildengandik, eta Weissweiller eta biok Madrilgo finantza-gizon ugari aurkitu zituzten bi asteko epean Sociedad Española Mercantil e Industrial (SEMI) sortzeko; bertako batzordekide ere izan zen aurrerantzean.[2]

1856ko uztailean, Bauer-ek James Rothschildi adierazi zion O'Donnelen estatu kolpeak oparotasun ekonomikoa ekarriko zuela eta, hurrengo urteetan, Bauer eta bere elkartea buru-belarri murgildu ziren burdinbidearen negozioan, gutxienez 1860 arte.[3] Burdinbideen negozioan MZA sortu eta sustatu zuen, eta gobernuarekin negoziatu, hura Espainian beste konpainien aurretik bultzatzeko; hain zuzen, 30 urtez, bertako kontseilari ordezkaria izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. López-Morell, Miguel A. (2015), 144. or.
  2. López-Morell, Miguel A. (2015), 143-145, 153. or.
  3. López-Morell, Miguel A. (2015), 161-162. or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • López-Morell, Miguel A. (2015) Rothschild. Una historia de poder e influencia en España Madrid: Marcial Pons, Ediciones de Historia, S.A. ISBN 978-84-15963--59-2.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]