Edukira joan

Daniela Andrade

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniela Andrade

Bizitza
JaiotzaMontreal1992ko abuztuaren 15a (31 urte)
Herrialdea Kanada
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria eta telebista-ekoizlea

danielaandrade.com
IMDB: nm4530382 Facebook: danielaandrade Twitter: danielasings Instagram: danielaandrade MySpace: danielaandrademusic Youtube: UC2vPHIqjFdpPVMa2PGwJuYg Souncloud: danielaandrade Spotify: 0WfaItAbs4vlgIA1cuqGtJ iTunes: 434670871 Last fm: Daniela+Andrade Musicbrainz: a70bb21e-f84f-4343-978c-346a2c01d38e Songkick: 8435978 Discogs: 4436499 Allmusic: mn0003406079 Deezer: 4037109 Edit the value on Wikidata

Lesly Daniela Andrade Rivera, izen artistikoz Daniela Andrade, (Montreal, Quebec, Kanada, 1992ko abuztuaren 15a- ) hondurastar jatorriko abeslari eta musikagile kanadarra da[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an Hondurastik Kanadara emigratu zuen familia batean jaio zen, Montrealen, 1992an[2]. 2008ko martxoan YouTube plataforman abesti ezagunen bertsioak plazaratzen hasi zen[1] eta Beyonce, Nirvana edota Edith Piafen bertsioekin oso ezagun egin zen. 2023rako ia bi milioi jarraitzaile zituen eta 300.000 ikustalditik gora. 2009an egindako Coldplayren "The Scientist" abestiaren eta Frank Sinatraren "Fly Me to the Moon" abestiaren bertsioak bereziki izan ziren arrakastatsuak eta 2011ean aurreneko EPa atera zuen, Bright Blue izenekoa.

2015ean Vista Prize saria irabazi zuen, 2016an Premios Juventud safrietarako izendapena jaso zuen[3] eta 2020an Prism Prizeko Hi-Fidelity Award saria irabazi zuen musika bideo berritzaileengatik[4].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Things We've Said (2012)
  • Covers, Vol.1 (2013)
  • Tamale (2019)

EPak eta singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bright Blue (2011)
  • The Christmas EP (2013)
  • Latch (2014)
  • Crazy In Love (2014)
  • La Vie En Rose (2015)
  • Shore (2016)
  • Nothing Much Has Changed, I Don't Feel The Same (2020)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Ones To Watch» Ones to Watch (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  2. (Ingelesez) Druckman, Howard. (2016-07-26). «Daniela Andrade: Message in a Bottle» SOCAN Words and Music (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  3. (Ingelesez) LaRoiz. (2020-07-07). The 2016 Premios Juventud Nominees Are Revealed – PULSO POP™. (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  4. (Ingelesez) «Daniela Andrade wins 2020 Prism Prize Hi-Fidelity Award for music video innovation | Globalnews.ca» Global News (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]