Darwinen txonta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Darwinen lau txonta ezberdin, berak marraztua

Darwinen txonta esaten zaio Charles Darwin-ek Galapago Irletan aurkitu zituen hainbat hegazti espezieri, baina oso erlazionatuta daudenak. Hamalau espezie bizi dira Galapago Irletan eta bat Koko uhartea-n (Costa Rica).

Txori guztiak tamaina berekoak dira (10-20cm). Espezieen arteko ezberdintasunik nabarienak mokoaren tamainan eta forman daude. Mokoak ezberdinak dira, jaten dutenari egokituta daudelako (artropodoak, intsektuak, odola…). Txonta guztien jokamoldea eta kantua ezberdinak dira.

Txontak eta Darwin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran uste zen hegazti hauen ezberdintasunak erabakigarriak izan zirela hautespen naturalarengatiko eboluzioaren teoriaren aurkezpenean, hala eta guztiz ere, Darwinen idazkiek horrela ez zela erakusten dute. Berak pentsatzen zuen ez zutela haien arteko harreman esturik, batzuk txontak ez zirela ere uste zuen. 

Bere bidaiatik itzulitakoan, Darwinek 1837ko urtarrilaren 4ean izandako bilera batean Geological Society of London-i txontak erakutsi zizkion, beste hegazti eta ugaztun espezie batzuekin batera. Hegaztiak , txontak barne, John Gouldek, ingeles ornitologo ospetsuak, aztertu zituen, hauek identifikatzeko. Gouldek urtarrilaren 10ean izandako hurrengo bileran Darwinek Galapago uharteetan aurkitutako hegaztiak, familia ezberdinekoak zirela uste zuena, txonta berezi batzuk zirela esan zuen, hamabi espezieko talde berri bat osatzeko garrantzi nahikoarekin.

Geroagoko ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Darwin-en txonta” terminoa 1936an agertu zen lehen aldiz, eta azkar zabaldu zen, David Lacken lanekin. Geroago, 1973tik, Peter Grant eta Rosemary Grant, Princeton Unibertsitateko ekologia eta biologia ebolutibo irakasleak hurrenez hurren, Estatu Batuetan, 25 belaunaldiko 19.000tik gorako txonta-ale analizatu zituzten eta erakutsi zuten nola joan ziren aldatzen espezie ezberdinak, ingurumenaren aldaketen ondorioz.

Modu honetan frogatu zen gorputzaren eta mokoaren tamainan izandako aldaketa azkarrak alimentuen horniketan izandako aldaketen ondorioz hautespen naturalera bideratuta zeudela. 

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]