Edukira joan

Datu zentro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datu-prozesaketa gune» orritik birbideratua)
Datu zentro bat (2014)
Reuters agentziaren datu zentroa (Londres).

Datu zentro bat[1] (ingelesez: data center) erakunde baten beharrezko informazioa prozesatzeko baliabideak (sistema informatikoak) dauden lekua da.

Aipatutako baliabide hauek, bereziki prestatutako sail batzuetan, konputagailuetan eta komunikazio sareetan oinarritzen dira.

Datu zentro bat, ekipamendu informatiko eta elektroniko kantitate handi bat mantentzeko makina-gela edo eraikin batean aurki daitezke. Erakunde handiek sortu eta mantendu ohi dituzte haien operazioetarako beharrezkoak diren datu eta informazioari sarbidea izateko edo baita beste erakunde edo bezero batzuei alokatzeko eta saltzeko ere, enpresa txiki horiek haien bezeroen datuak bertan gordetzeko. Adibidez, banketxe batek datuen prozesamendurako gune bat izan dezake haien bezero guztien informazioa eta hauek haien kontuetan egindako operazioak gordetzeko.

Ertainak edo handiak diren elkarte guztiek gela hauetako bat dute, eta handienak direnak bat baino gehiago izan dezakete.

DPG (Datuen prozesamendurako gunea) bat sortzerako orduan alderdi garrantzitsuenen artean bezero, langile, herritar, hornitzaile eta enpresa kolaboratzaile ezberdinei zerbitzu konstantea bermatzea nabaritu daiteke. Esparru hauetan oso garrantzitsua da ekipo informatiko edo komunikazioen babes fisikoa eta baita informazio kritikoa duten datu baseen zerbitzarien babesa ere.

Datuen prozesamendurako gune baten diseinua bere kokaleku geografikoaren erabakiarekin hasten da eta hainbat eragileren oreka izan behar du:

  • Kostu ekonomikoa: lurzoruaren kostua, udalaren zergak, aseguruak …
  • Azpiegitura erabilgarriak inguruan: energia elektrikoa (hiri txiki baten elektrizitate kantitate bera erabil dezake), errepideak, elektrizitate harguneak, telekomunikazio gelak, su hiltzaileak...
  • Arriskuak: uholdeak, suteak, lapurretak, lurrikarak …
Wikipedia[Betiko hautsitako esteka] zerbitzariak

Behin kokalekua erabakita, beharrezkoa da bere xedea betetzeko dependentzia egoki batzuk aurkitzea, bai eraikitzeke dagoen leku batean edo alokatutako edo erositako leku batean ere. Hurrengoak dira:

  • Hargune elektriko bikoitza.
  • Karga eta deskarga malgukia.
  • Karga-jasogailua eta ate zabalak.
  • Altuera nahikoa solairu bakoitzean.
  • Beharrezko segurtasun neurriak sute edo uholde kasuetarako: drainatzeak, su-itzalgailuak, ebakuazio bideak, suaren aurkako ateak …
  • Aire girotua, ekipamendu informatikoaren hozketarako erabilia.
  • Biltegia.
  • Kanporako kokalekua izatekotan eguzkirako orientazioa eduki beharko du.

Gune egokia izatekotan ere, barrualdean beharrezko azpiegiturak izatea ezinbestekoa izango da:

  • Telefonorako kableatua eta datuen kableatua ere.
  • Gelen egokitzapen egokia funtzionamendu ona izateko.
  • Alarmen instalazio orokorra, tenperatura kontrola pasabideetan eta hezetasun kontrola baita ere SNMP edo SMTP abisuekin.
  • Sarbide erraztasuna (aire girotu pisutsuak sartu behar baitira eta baita zerbitzarientzako altzari handiak).

Azpiegitura handi hauetan garrantzitsua den beste alderdi bat instalazioaren segurtasun fisikoarekin zerikusia dutenak dira:

  • Sarraila elektromagnetikoa.
  • Torniketeak.
  • Segurtasun kamerak, lehen aipatutako lapurretak gerta ez daitezen.
  • Mugimendu detektoreak.
  • Identifikazio txartelak bakarrik baimendutako jendea sartzeko.

Behin ingurunea egokituta dagoela, konputagailu, zerbitzari, gune lokaleko sare, disko gogor, switch … gailuen instalazioa izango da hurrengo urratsa. Ataza honek ingurune eta sareen diseinu bat edukitzea exijitzen du. Hauek dira kontuan izan beharreko jokabide batzuk:

  • Gune desmilitarizatuen (DMZ) sorrera.
  • Sare lokalen segmentazioa (blokeoak ekiditeko eta talka domeinuak txikiagotzeko) eta sare birtualen sorrera (VLAN) baita ere.
  • Sarearen elektronikaren konfigurazioa eta hedatzea: pasarelak, bideratzaileak, kommutadoreak … eta horrelako ekipamendu elektronikoa.
  • Ustiapen guneen sorrera, aurre-ustiapena, aplikazioen garapena eta sarearen gestioa.
  • Biltegiratze sarearen sorrera eta konfiguazioa, bezeroen datu guztiak gune ziur eta babes batean egon daitezen.
  • Zerbitzari eta periferikoen konfigurazio egokia eta instalazioa.

Orokorrean, zerbitzari guztiak gela berdinean egon ohi dira, "gela hotza", "hozkailu", "arrainontzi" edo "site" bezala ezagutzen dena ere. Gela honek hozketa sistema berezi baten beharra du gelaren tenperatura hotza mantentzeko (21 eta 23 gradu Celsius artean) ordenagailu eta zerbitzarietan gain-beroketak sortutako arazoak ekidin daitezen.

Gela hotz honek segurtasun neurri zehatz batzuk ditu sarbide fisikorako, eta baita material elektrikorako suteak amatatzeko neurri beharrezko batzuk ere, hala nola, ur nebulizatuarekin amatatzeko sistema, INERGEN gasaren erabilera, karbono dioxidoa, nitrogenoa

Teknika horiek erabiliak izan badira ere, gaur egun edo azken urteetan garrantzia nahiko hartu du su-amatatze sistemak eragile gaseosoen bitartez, adibidez Novec 1230.

Datuen prozesamendurako gunearen kontsumoa nahiko altua da, hori dela eta bere kontsumoa kontrolatzeko abian jarri dira ekimen ezberdinak, adibidez, EU Code of Conduct for Data Centres edo baliabide natural garbien erabilera hozketa sistemarako.[2]

Sektore honen enpresa erraldoi batzuk, Facebook eta Apple modukoek, klima hotzagoa duten herrialde Europarretarantz begira jarri dira han haien Datuen prozesamendurako guneak instalatzeko zerbitzariak tenperatura hotzagotan mantentzeko helburuarekin.

2017.urtearen hasieran, Marck Zuckerberg nagusia den enpresak aipatu zuen 2020.urterako Danimarkan datuen prozesamendurako gune bat instalatuta izango zutela, 55000 metro karratuko kokaleku batean. Enpresak, Europako iparraldean kokatutako herrialde honen tenperaturaz baliatuko zela esan zuen, orain arte dauzkaten kontsumo energetikoak jaitsarazteko.[3]

Apple, beste alde batetik, Danimarkako gobernuarekin lanean dabil proiektu berri batean non prozesu osoan erabiliko den energia guztia, baliabide naturalekin eta %100ean berriztagarria dena erabiliko duen.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Eusklaterm (noiz kontsultatua: 2024-05-22)
  2. (Gaztelaniaz) «Data Centres Energy Efficiency» CualHost 2018-11-20 (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  3. (Gaztelaniaz) Álvarez, Raúl. (2018-03-29). «Google, Apple, Facebook y el nuevo amor incondicional hacia los centros de datos nórdicos» Xataka (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  4. (Gaztelaniaz) Cabrera, Alejandro. (2016-10-04). «Centro de datos Apple en Dinamarca, la más grande inversión extranjera» Actualidad iPhone (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]