David Beliavski
David Sagitovitx Beliavski, errusieraz Давид Сагитович Белявский[1] (Votkinsk. Errusia, 1992ko otsailaren 23a), gimnastikan aritzen den kirolari errusiarra da.[2]
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan (Rio de Janeiro), zilarrezkoa domina eskuratu zuen taldeka gizonezko kategorian, eta brontzezkoa, Barra paraleloak gizonezko kategorian, biak Errusia ordezkatuz; 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Tokio), urrezkoa lortu zuen taldeka gizonezko kategorian, hau ROC ordezkatuz; Japoniako taldearen (zilarrezko domina) eta Txinako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROCeko taldea Tokion, eta honako hauek osatzen zuten ROCeko gimnasta taldea: Denis Abliazin, David Beliavski, Artur Dalaloian eta Nikita Nagornyk. Kontuan izan, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
Nazioarteko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro ![]() |
![]() |
Taldeka, gizonezkoa. |
2016 | Rio de Janeiro ![]() |
![]() |
Barra paraleloak, gizonezkoa. |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Taldeka, gizonezkoa. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «David Sagitovitx Beliavski» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ «David Sagitovitx Beliavski» olympics.com (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Errusiako gimnastak
- Gizon gimnasta artistikoak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak gimnastikan
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak