Nikita Nagorny
Nikita Nagorny | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rostov Don, 1997ko otsailaren 12a (27 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Daria Spiridonova |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 67 kilogramo |
Altuera | 1,66 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nikita Vladimirovitx Nagorny,[1] errusieraz Никита Владимирович Нагорный[2] (Rostov Don, Errusia, 1997ko otsailaren 12a), gimnastikan aritzen den kirolari errusiarra da.[3]
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan (Rio de Janeiro), zilarrezkoa domina eskuratu zuen taldeka gizonezko kategorian, Errusia ordezkatuz; 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Tokio), urrezkoa lortu zuen taldeka gizonezko kategorian; brontzezkoa, berriz, Aparatu guztiak gizonezko kategorian, eta baita brontzezkoa, Barra finkoa gizonezko kategorian ere, hauek ROC ordezkatuz; Taldeka gizonezko kategorian, Japoniako taldearen (zilarrezko domina) eta Txinako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROCeko taldea Tokion, eta honako hauek osatzen zuten ROCeko gimnasta taldea: Denis Abliazin, David Beliavski, Artur Dalaloian eta Nikita Nagornyk. Kontuan izan, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
Nazioarteko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | Taldeka, gizonezkoa. | |
2020 | Tokio Japonia | Taldeka, gizonezkoa. | |
2020 | Tokio Japonia | Aparatu guztiak, gizonezkoa. | |
2020 | Tokio Japonia | Barra finkoa, gizonezkoa. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Nikita Vladimirovitx Nagorny» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ «Nikita Vladimirovitx Nagorny» olympics.com (Gaztelaniaz)