Edukira joan

David Copperfield (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Copperfield
1849ko lehen argitalpenaren azala.
Datuak
IdazleaCharles Dickens (1837-1839)
Argitaratze-data1850
GeneroaFikzioa, gizarte kritika.
Jatorrizko izenburuaThe Personal History, Adventures, Experience and Observation of David Copperfield the Younger of Blundeston Rookery (which he never meant to publish on any account)
ArgitaletxeaBradbury and Evans (en) Itzuli
Herrialdea Erresuma Batua
IlustratzaileaHablot Knight Browne
Orrialdeak721
FormatuaInprimatua
Euskaraz
IzenburuaDavid Copperfield
ItzultzaileaJose Basterretxea
Argitaratze-data1986
Orrialdeak244
ISBN9788439876182

David Copperfield (garaiko jatorrizko ingelesezko izenburua The Personal History, Adventures, Experience and Observation of David Copperfield the Younger of Blundeston Rookery (which he never meant to publish on any account), euskaraz Blundeston Rookeryko David Copperfield gaztearen Istorio Pertsonala, Abenturak, Eskarmentua eta Gogoeta (berak edozein modura argitaltzeko asmorik ez zuena)) Charles Dickens britainiar idazleak 1850ean argitaratu zuen eleberri bat da.

Idazlearen beste idazlanen antzera hau ere hilabetero argitaratua izan zen. Eleberrian agertzen diren elementu asko Dickens beraren bizitzarekin loturik daude, beharbada eleberri hau berak idatzitako guztien artean autobiografikoena izan zelarik. Istorioa bera lehen pertsonan azaldua dago.

Charles Dickens idazleak David Copperfield eleberria idazten 1848 eta 1850 bitartean aritu zen, bere egitura eta argudioa tentu handiz landu zituelarik. Aurretik zazpi eleberri idatzi zituen, eta gerora ere zazpi eleberri idatziko zituen, David Copperfield eleberria bere idazle ibilbidearen erdialdean kokatzen delarik.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Uriah Heep.

Eleberriak David Copperfield gaztearen bizitza haurtzarotik helduarora azaltzen digu. David 1820ean Ingalaterran jaio zen. Bere aita bera jaio aurretik hil zen, eta bere ama ere jaio eta handik zazpi urtera Murdstone jaunarekin ezkondu zen. Davidek aitaordekoa desatsegin du eta Murdstone jaunaren arreba den Janekiko ere sentimendu berbera du, azken gau familiaren etxe berdinera bizitzera igaroko delarik. Murdstone jaunak Davidi bere ikasketetan atzeratzea aurpegiratu ohi dio. Liskar hauetako batean Davidek Murdstone jaunari hozka egin eta honek Salem-House izeneko ikastetxera bidaliko du, bertako zuzendaria Creakle jaun ankerra da. Leku honetan James Steerforth eta Tommy Traddles gazteen lagun bilakatu eta azken hau ohiko dickensiar estiloan desagertu eta eleberrian aurrerago berragertuko da.

Oporretan David etxera itzuli eta bere amak haur bat izan duela ohartuko da. Ondoren David gaztea Salem-House ikastetxera itzuli eta bere ama hil egiten da, hortaz jaiotetxera itzultzera behartua egongo da. Murdstone jaunak Londres hiriburuko lantegira batetara lan egitera bidaliko du, gainera Murdstone jauna lantegi honetako zati baten jabe ere bada. Gazteak leku hartan jasandako eskarmentu latza bera Dickensek bere haurtzaroan betun lantegi batean jasandakoaren adinakoa da. Orain David bizi den lekuko jabea den Wilkins Micawber jauna bere zorren ondorioz espetxeratua izango da, ondoren lantegiak porrot egin ondoren Davidek bertatik ihes egingo du.

Londrestik Dover hirira doan bidean bere gelditzen zaion senitarteko bakarra ezagutuko du: Betsy Trotwood izeba bitxia. Honek Daviden heziketaz kargu hartzea onartuko du, nahiz eta aurretik Murdstone jaunak haiek bisitatu eta David bere etxera itzultzeko saiakera bat ere egin izan. Daviden izebaren babespean dagoen Dick jaunak Davidi izena aldatu eta Trotwood Copperfield izena ipiniko dio, "Trot" ezizenara moztuz, eta gainontzeko eleberrian zehar modu horretan deituko du. Bi izen izatearen ondorioa bera ezagutzen duten bigarren mailako pertsonek ezagutzen duten izenaren arabera bi taldetan banatzean datza.

Micawber jauna andereak eta haien bikiak.

Daviden istorioak bere helduaroan jarraitzen du, eta berak ongi ezagutzen dituen pertsonez alaitua da, baizik istorioa utzi eta bere bizitzan aurrerago berragertuko direlarik. Hauen artean honako hauek daude: Pegotty langile leiala, bere familia, eta beren artean bizi den Emily umezurtz txikia, azken hau Daviden oso gogokoa delarik; Steerforth, Daviden eskolako lagun erromantiko eta bere buruz askia dena, honek Emily maiteminduarazi eta deohoreko du, eleberriko tragediarik handiena eraginez; eta Agnes Wickfield, etxeko nagusiaren alaba eta "etxeko aingeru" ideala, azken hau Daviden konfiantzazko lagun bilakatuko da. Bi pertsonai ezagunenak betioro zorretan eta noizbait Daviden tutorea izan zen Wilkins Micawber jauna; eta iruzurrezko eta okerrekoa zen Uriah Heep langilea, azkenean bere delituak Micawberren laguntzaz argitara aterako direlarik. Micawber gizon prestu gisa deskribatua da, idazleak bere finantzekiko axolagabekeriari muzin egin arren. eta Micawber, Dickens beraren aitaren antzera, denbora labur baten eta bere zorren ondorioz giltzapean jarria izango da.

Dickensen ohiko estiloan, pertsonai nagusiak merezitakoa lortzen dute, eta istorioaren korapilo gutxi gelditzen dira konpontzeke. Pegotty jaunak Emily bizimodu berri batetarako Australiara darama; bi pertsonaia hauei Gummidge andereak eta Micawber senitarteak lagunduko die. Azkenean herrialde hartako euren bizimodu berrian denek babesa eta zoriona topatuko dute. David lehenbizi Dora Spenlow eder baina xaloarekin ezkonduko da, baina gaixotasun hilkor baten ondorioz ezkontzaren hasieran hilko da. Ondoren, Davidek nolabaiteko barne gogoeta bat egin eta gerora sekretupean maitemindurik zegoen Inesekin benetako zorion bat topatu nahizik ezkonduko da. Biek hainbat haur izango dituzte, horietako batek Daviden izebaren izena bere ohorez eramango du eta beste Dora deituko da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]