David Mourão-Ferreira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
David Mourão-Ferreira
Bizitza
Jaiotza Lisboa1927ko otsailaren  24a
Herrialdea  Portugal
Heriotza Lisboa1996ko ekainaren  16a (69 urte)
Hezkuntza
Heziketa Lisboako Unibertsitatea
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta poeta
Enplegatzailea(k) Lisboako Unibertsitatea
Kidetza Academia Brasileira de Letras Itzuli
IMDb nm0610039
Mourão-Ferreiraren estatua Oeirasko Olerkarien parkean

David de Jesus Mourão-Ferreira (Lisboa, 1927ko otsailaren 24a - Lisboa, 1996ko ekainaren 16a) portugaldar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filologia erromanikoan lizentziatu zen Lisboako Unibertsitatean, eta irakasle izan zen unibertsitate horretan bertan. Hainbat aldizkari espezializatutako zuzendari eta sortzaile izan zen (Távola Redonda, a Capital, Colóquio/Letras, Graal, etab.), eta hainbat kargu publiko izan zituen (Kulturako estatu-idazkaria, 1976-1979 urteen bitartean).

Literatura-lan ugari eta genero askotakoak idatzi bazituen ere, nabarmenak ditu poesia-lanak eta saiakerak. Mourão-Ferreiraren formazio klasikoa eta jantzia agerian gelditzen da bere lanetan, eta maitasunaren gaia da nagusia.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poema-lan garrantzitsuenak hauek ditu: A Secreta Viagem (1950), Tempestade de Verão (1954), Os quatro Cantos do Tempo (1958), In Memoriam Memoriae (1962), Infinito Pessoal (1962), Do Tempo ao Coração 1966), Cancioneiro de Natal (1971), Matura Idade (1973), Entre a Sombra e o Corpo (1980), Ode à Música (1980), Os Ramos e os Remos (1985), O Corpo Iluminado (1987), No Veio de Cristal (1988). Saiakera lanei dagokionez, aipatzekoak dira: Tópicos de Crítica e de História Literária (1977), Os Oficios do Escritor (1989) eta Terraço Aberto (1992). Eleberrien artean nagusia Um Amor Feliz (1986) da. 1965ean antzerki-lan bat egin zuen, O Irmão.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]