De Trevilleren azken hitzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
De Trevilleren azken hitzak
Jatorria
Egilea(k)Pierre Bordazarre
Sorrera-urtea1966
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta zuberera
HitzakPierre Bordazarre
Argumentu nagusiaIruriko Kuntia
Etxahun Iruri (Pierre Bordazarre)

De Trevilleren azken hitzak euskal kantua da, Pierre Bordazarrek (Etxahun-Irurik) 1966an idatzia, bere pastoral baterako, hain zuzen ere Jean-Armand du Peyrer Iruriko Jaun Kuntea edo Le Compte de Treville. Pastorala Irurin eta Maulen egin zen 1966an.

Abesti honen hainbat moldaketa daude, esaterako: Imanol Larzabalena, Kalakan taldearena, Niko Etxartena ...

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herio latza hüllantzen ari hiz
Dolürik gabe orain nitarat
Othoitzen hait ixtant bat ützi nezak
Ene azken adiuen egitera

Hori bera da denen ixtoria
Heriuak bardintzen handi txipiak
Zeren ilüsione bat bera da
Lürren gaineko gure pasajia

Ene jauregi pare gabekua
Hi altxatüz banian fiertate
Hitan igaran denbora goxua
Hain llabür nükila ez nian uste

O Basabürü amiragarria
Bortüz eta mendiz üngüratürik
Bostetan begixtatü zütiet
Ürgüllürekin terraza huntatik

Adios arren Mari Maidalena
Zük ingana nezazü lotarik
Ene ondotik baratzen direnez
Izan ez nadiala ahatzerik

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]