Goizean argi hastean
Goizean argi hastean | |
---|---|
Amaia Zubiriaren, Txomin Artolaren eta Benito Lertxundiren lan/konposizio musikala | |
Egilea | Amaia Zubiria, Txomin Artola eta Benito Lertxundi |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara eta Zuberera |
Hitzak | Pierre Bordazarre |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Pierre Bordazarre |
Goizean argi hastean (jatorrizko zubereraz Goizian argi hastian) Zuberoako jatorria duen euskal abesti herrikoia da, Pierre Bordazarrek (Etxahun-Irurik) idatzia.
Berak egindako 100 kantu baino gehiago bildu zituen liburu batean. Horietatik ezagunenak dira, seguruenik, Agur Xiberua, Goizian argi hastian eta Oi ama Eskual Herria.
Harmonika eta txirula jotzen ere ikasi zuen.
Bigarren Mundu Gerran soldadu aritzea egokitu zitzaion, eta gerra horretan galdu zuen anaia. Pierre bederatzi hilabetez preso egon zen Alemanian,
Ogibidez laboraria eta artzaina zen.
Abesti honen moldaketak euskal musikari ugarik burutu izan dituzte: Benito Lertxundi, Amaia Zubiria eta Txomin Artola...[1]
Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Goizian argi hastian,
ene leiho-hegian
txori bat pausatzen da eta
goratik hasten kantan.
Txori eijerra, hain alegera,
entzuten haidanian,
ene bihotzeko tristura
laister duak aidian.
Ene txoririk maitena,
zertaz jin hiz nigana
Iratzarrazi nialarik
ametsik eijerrena.
Jinik hain goizik, uste hiena
baniala hanitx pena?
Ez, ez, habil kontsolatzera
malerusago dena.
Txorittua juan düzü,
ta ez arra agertü,
Dolütan niz othe zaionez
nik errana gaitzitü.
Goiz güzietan, ene khanberan,
trixterik niz haidürü,
Nahiz haren aire xarmant bat
berriz ere behatü.
Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Senperen kantuz - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Etxahun Koblakari pastorala
- Iparragirre pastorala
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Benito Lertxundi abeslariaren "Goizian argi hastian" abestiko bertsioa entzungai
- Goizian argi hastian. (2013, Baiona kantuz, Youtube) Rene Cassin pastoralaren bukaeran
- Goizian argi hastian. Partitura. Euskal Kultur Erakundea
- Goizian argi hastian. kantuan.eus webgunean
- Itzulpena frantsesez : https://kantuz.esponde.net/kantuak/goizian_argi_hastianp