Jean-Armand du Peyrer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iruriko kondea
Iruriko kondea
Oloroe-Donamarian dagoen bere estatua
Datu pertsonalak
Izen osoa Jean-Armand du Peyrer
Ezizena Iruriko kondea
Jaio 1598
Oloroe-Donamaria (Bearno)
Hil 1672ko maiatzaren 8a
Iruri ( Zuberoa)

Jean-Armand du Peyrer (Oloroe-Donamaria, 1598 - Iruri, 1672ko maiatzaren 8a) Iruriko kondea izenaz ezaguna, militar zuberotarra izan zen. Alexandre Dumasek Hiru Musketariak bere eleberrian Monsieur de Tréville izenaz fikzio bilakatu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peyrer ez zen aspaldiko leinukoa, bere aita zen Jean du Peyrerrek Iruriko izena sartu zuen familian. Ama Maria Aramitzkoa zuen. 1607an Zuberoako Iruri herria (Elizabea eta Casama­jor etxeak tartean) erosi zuen eta, orduan Ipar Euskal Herrian ohitura zena, aitoren seme bilakatu eta Zuberoako bizkonderriaren noblezian sartu zen.

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1616an, hamazazpi urte zituela, aitaren negozioak utzi eta Parisera joan zen militarra izateko. Goardian kadete hasi eta, Henrike III.a Nafarroakoaren ahaidea zen bere amaren laguntzari esker, musketariekin 1627 eta 1628an Arroxelako setioan parte hartu zuen, non zauritu zuten. Irurikoa Luis XIII.aren konfiantza osoa zuen. 1634an Musketari Konpainiaren kapitain bilakatu zen. Bertan, 1640an, zenbait senide topatu zituen:

  • Athos lehengusua (Armand de Sillègue d'Athos d'Autevielle)
  • Aramis lehengusua (Henri d’Aramitz)
  • François de Guillon koinatua, Essartseko jauna

Zaintzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orduan Martxoaren bost eta François-Auguste de Thouren auzia jazo zen. Luis XIII.ak ez zuen Richelieuz fidatzen, baina ezin zuen kardinala baztertu. Errege-zalea, Irurikoak kardinala gorrotatzen zuen. Martxoaren bostak hori jakinda, bere planean laguntzeko aztertu zion. Irurikoak ezetz eta berak ez zuela inoiz inor erail erantzun zuen. Hala ere, erregeak agintzen bazuen berak egingo zukeela esan zuen.

Richelieuk konplotaz jabetu eta Martxoaren bost eta Thou hilarazi zituen. Ezin zuen Irurikoa konjurazioan sartu baina, era berean, ezin horrelako arerioa libre utzi. Erregeari Irurikoa erbestea eskatu eta erregeak baietz esan zuen.

Erregearen pribilegio bati esker Zuberoako bizkonde titulua jaso zuen. Horrela, Parisko Gorteetan zituen loturei esker Zuberoako lurralde asko lortu zituen, tartean Mauleko gaztelua.

1642ko abenduaren 4an Richelieu hil zenean, erregeak Iruriko jaunaren leialtasunaz gogoratu eta berriro musketarien buru izendatu zuen. Hilabete batzuk geroago, 1643ko maiatzaren 14an, erregea ere hil zen.

Zaintzaile nagusia galduta Ana Austriakoa erregeordeak, bere zerbitzuak ezkertzeko asmotan, Iruriko jauna konde bilakatu zen.

Jules Mazarin ministro berri bihurtu eta laster hasi zen bera eta musketarien arteko tira-birak, gero gorrotoa sortuko zutenak. 1646an, Iruriko kondea konpainia utzi eta Mazarinek Mancini bere iloba hautatu zuen oinordeko. Laster konpainia desegin zuen.

Bukaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere karrera politikoaren bukaeran berrogeita zazpi urte besterik ez zituen. Ez zuen Frondan parte hartu eta Zuberoan geratu zen. Azkenean Foix Herriko gobernadore bilakatu zen. 1661ean Matalas apaizaren matxinada jasan zuen. 1660 eta 1663 artean Elizabea jauregia eraiki zuen, non 1672an hil zen.

Peyrerrek seme bi izan zituen, biak bera baino lehen hilak.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere pertsonaia zenbait filmetan agertu da. Hona hemen bera antzeztu duten aktoreak:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Armand du Peyrer Aldatu lotura Wikidatan