Deanen zulo urdina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Deanen zulo urdina

Deanen zulo urdina (ingelesez: Dean's Blue HoleClarence Towneko mendebaldeko badia batean kokatua dagoen zulo urdin bat da, Bahametako Long Islanden.[1] 202 metrotako sakonerarekin, munduko bigarren zulo urdin sakonena da.[2] Bertan apneako hainbat munduko errekor ezarri direlako ere ezaguna da.[3]

Formazioa prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zulo urdinak euri uraren perkolazioaren bitartez sortzen dira. Ur hau kareharrien hausturetan sartuz itsasoak Pleistozenoko glaziazioetan izandako mailaraino iristean sortzen dira. Beste zulo urdin ezagunen sakontasuna 100 metro ingurukoa da, beraz Deanen zulo urdina nahiko berezia da, 202 metro baititu.

Deanen zulo urdina gutxi gorabehera zirkularra da azalean, 25 eta 35 metro arteko diametro batekin. 20 metrotako sakontasunean zulo nabarmenki zabaltzen da, 100 metroko diametroko harpe bat osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cómo visitar el Dean's Blue Hole ~ Mundo Exploras. 2011-12-12 . Noiz kontsultatua: 2018-06-12.
  2. Descubren nuevas formas de vida en agujeros azules -- National Geographic. 2014-03-06 . Noiz kontsultatua: 2018-06-12.
  3. (Ingelesez) «Free diver descends 100m - in just one breath» The Age 2009-04-11 . Noiz kontsultatua: 2018-06-12.

Koordenatuak: 23° 6′ 23″ N, 75° 0′ 31″ W / 23.10639°N,75.00861°W / 23.10639; -75.00861


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Bahamak
Artikulu hau Bahametako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.