Edukira joan

Apnea (kirola)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apneista.
Apneako munduko markak. Berrian argitaratutako infografia.

Apnea edo urpekaritza librea kirol bat da, zeinaren oinarria ur barnean arnasketa etetea den, denbora luzeak irauteko edota ahalik eta hondoen jaisteko helburuarekin.[1] Arnasketa boluntarioki etetea, era berean, hainbat milurteko dituen jarduera baten oinarria da: arnasketa gabeko urpeko arrantza. Japonian amaek, Indonesia eta Filipinetan bajauek eta wayuek Kolonbia eta Venezuelan egin ohi dute. Kirol honetan garrantzia handia du norberaren erlaxazio mentalak, hidratazio eta elikadura egokiak, erreflexu ugaztunen hauspotzeak eta hipoxia eta presio hidrostatiko altuko inguruetan egiten den entrenamenduak.[1]

Modalitate asko badaude ere, ezagunena itsasoan ahalik eta hondoenera jaistean datzana da, inolako tresnaren laguntzarik gabe. Hasiera batean 30 metro inguru jaisten ziren (1849ko munduko errekorra) baina urteak pasa ahala 120 metrotara jaistea lortu da. Kasu honetan soka bat duen aingura erabiltzen da, urpekariak erreferentzia gisa erabili dezan.[1]

Kirol honen barnean hainbat modalitate daude. Gaur egun txapelketak antolatzen dituzten bi elkarte daude: AIDA (International Association for Development of Apnea)[2] eta CMAS (Confédération Mondiale des Activités Subaquatiques) . Hauek dira AIDA elkarteak onartzen dituen modalitateka:

  • Apnea estatikoa
  • Apnea dinamikoa aletekin
  • Apnea dinamikoa aleta gabe
  • Pisu jarraituko apnea
  • Pisu jarraituko apnea aleta gabe
  • Inmersio libreko apnea
  • Pisu aldakorreko apnea
  • Mugarik gabeko apnea

Apneak baditu bere arriskuak. Nagusienetako bat 20 metro edo gehiagotara jaitsi ondoren igotzean kirolariek jasan dezaketena da. Kasu hauetan, birikak haien bolumen naturalera bueltatzen dira eta oxigenoaren presio partziala txikitzen da hipoxia eraginez. Honen ondorioz, Black Out, edo sinkopea, eta beso eta hanken kontrola galtzea, sanba, gertatu daitezke. Lehena, kontzientziaren erabateko galera da eta bigarrena galera partziala. Kide baten laguntzarik izan ezean, heriotzeraino iritsi daiteke. Istripu hauek normalean igoeraren azkeneko 10 metroetan ematen dira, bertan ematen baita oxigenoaren presio partzialaren jaitsiera handiena. Ohikoa ez bada ere, bi egoera hauek ere apnea estatikoan eta apnea dnimaikoan eman daitezke.

Munduko errekorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Disziplina Generoa Sakontasuna [m] Distantzia [m] Denbora Izena Data Lekua
Apnea estatikoa (STA) Gizonak 11 min 35 seg  Stéphane Mifsud (Frantzia) 2009ko ekainaren 8a Hyères, Var, Frantzia
Emakumeak 9 min 02 seg  Natalia Molchanova (Errusia) 2013ko ekainaren 29a Belgrado, Serbia
Apnea dinamikoa aletekin (DYN) Gizonak 300  Mateusz Malina (Polonia) &
 Giorgos Panagiotakis (Grezia)
2016ko uztailaren 3a Turku, Finlandia
Emakumeak 237  Natalia Molchanova (Errusia) 2014ko irailaren 26a Sardinia, Italia
Apnea dinamikoa aleta gabe (DNF) Gizonak 244  Mateusz Malina (Polonia) 2016ko uztailaren 2a Turku, Finlandia
Emakumeak 191  Magdalena Solich (Polonia) 2017ko uztailaren 1a Opole, Polonia
Pisu jarraituko apnea (CWT) Gizonak 129  Alexey Molchanov (Errusia) 2016ko urriaren 28a Espíritu Santo uhartea, Mexico
Emakumeak 104  Alessia Zecchini (Italia) 2017ko maiatzaren 10a Deanen zulo urdina, Long Island (Bahamak)
Pisu jarraituko apnea aleta gabe (CNF) Gizonak 102  William Trubridge (Zeelanda Berria) 2016ko uztailaren 20a Deanen zulo urdina, Long Island (Bahamak)
Emakumeak 72  Sayuri Kinoshita (Japonia) 2016ko apirilaren 26a Deanen zulo urdina, Long Island (Bahamak)
Inmersio libreko apnea (FIM) Gizonak 124  William Trubridge (Zeelanda Berria) 2016ko maiatzaren 2a Deanen zulo urdina, Long Island (Bahamak)
Emakumeak 92  Jeanine Grasmeijer (Herbehereak) 2016ko irailaren 6a Kralendijk, Bonaire
Pisu aldakorreko apnea (VWT) Gizonak 146  Stavros Kastrinakis (Grezia) 2015eko azaroaren 1a Kalamata, Grezia
Emakumeak 130  Nanja van den Broek (Herbehereak) 2015eko urriaren 18a Sharm el-Sheikh, Egipto
Mugarik gabeko apnea (NLT) Gizonak 214  Herbert Nitsch (Austria) 2007ko ekainaren 14a Spetses, Grezia
Emakumeak 160  Tanya Streeter (AEB) 2002ko abuztuaren 17a Turkak eta Caicoak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Berria.eus. «Sabelera itzuli» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
  2. (Ingelesez) N, McKie,. (2004). Freediving in cyberspace.. ISSN 0813-1988. (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]