Degania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Deganya Israel.jpg

Degania edo Deganya (hebreeraz: דְּגַנְיָה ב'), judutarrek Israelgo Lurraldean ezarritako lehen kibbutza izan zen: 1909an, Otomandar Inperioaren mendeko garaian, Joseph Baratz buru zuten hamar gizonek eta bi emakumek sortu zuten. Lurraldean, aurretik, beste jabe batzuk izan ziren, Beiruten bizi zen familia persiar bat.

Tamaina txikikoa zen arren, Degania israeldar askoren eta yishuveko partaide ospetsuen bizileku izan da. Rachel olerkariak, "lanaren profeta" A. D. Gordon-ek eta Joseph Trumpeldorrek bertan lan egin zuten. Deganiako partaide asko beste kibbutz batzuk sortzera joan ziren. Moshe Dayan izan zen Degania Alefen jaio zen lehen haurra.

Deganian bi kibbutz independente izan ziren:

  • Degania Alef (edo A)
  • Degania Bet (edo B)

Bi kibbutz horiek Galileako Itsasoaren hegoaldeko ertzean daude; bietan, nekazaritza munta handikoa izan zen.

Degania, teknikoki, kvutza bat da, ez kibbutza. Ezberdintasuna haren tamaina txikiaren ondorio da. Umeek, bertan, modu komunalean edo elkarrekin sekula lo egin ez izatea Deganiaren beste bereizgarri bat da, beren gurasoen geletan lo egiten baitute. Degania Alefek metal lantegi bat ere du.

Koordenatuak: 32° 42′ 0″ N, 35° 34′ 33.6″ E / 32.70000°N,35.576000°E / 32.70000; 35.576000

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Degania Aldatu lotura Wikidatan